Mikel Senar

"Herri kirol txapelketa erabat bizitzen dute; hasteko gogoz gaude"

Maider Betelu Ganboa 2024ko ots. 23a, 12:30

Martxoaren 25ean, igandea, XXXVII. Nafarroako herri Kirol Jokoak abiatuko dira, Atarrabian. Andra Mari ikastolak hamaika talde aurkeztuko dituela azaldu du Mikel Senarrek

Andra Marik proba konbinatuetan zortzi talde izango ditu, bost kimuen mailan, bi haurren mailan eta bakarra kadeteen mailan. Sokatiran, haurren mailan bi talde eta kadeteetan talde bat prestatu ditu. Txapelketa hasteko "gogotsu" daudela azaldu du Mikel Senar Andra Mariko soin hezkuntza irakasleak.