Herri kirolak

Txapel bat, eta domina ugari

Guaixe 2024ko mar. 27a, 11:20

Nafarroako Herri Kirol Jokoen finalak jokatuta, Andra Mari kimuen mailako proba konbinatuko txapelduna da, eta podiumeko beste bi postuak irabazi zituen, eta Iñigo Aritza haurren mailako sokatira txapeldunordea da

Etxarri Aranatzen sekulako giroa egon zen martxoaren 24an, igandea. XXXVII. Nafarroako Herri Kirol Jokoen final handiak jokatu ziren, eta Euskalerriari pilotalekua txiki geratu zen. Herri kirolariek dena eman zuten txapela eta domina preziatuak lortzeko. 

Herri kirol proba konbinatuetan kimuen mailan izan genuen ordezkaritza sakandar bakarra. Andra Mari ikastolaren hiru talde sailkatu ziren finalerako, Arantza taldearekin batera. Andra Mari 4 taldea izan zen Nafarroako herri kirol proba konbinatuen kimuen mailako txapelduna, Andra Mari 2 bigarren eta Andra Mari 5 hirugarren. Azkena Arantza izan zen. 

Sokatiran, haurren mailan (480 kg) Paz de Ziganda ikastola izan zen Nafarroako txapelduna. Iñigo Aritza txapeldunordea izan zen, lan ederra eginda. Andra Mari 2 bosgarren sailkatu zen, eta Andra Mari 1 seigarren. 

Sokatirako kadeteen txapelketa (540 kg) ligaxkan jokatu zen, eta, hortaz, Etxarri Aranatzen bosgarren jardunaldia jokatu zen. Bost jardunaldiko lana batuta, Berriozar izan zen Nafarroako txapelduna, eta Andra Mari laugarren sailkatu zen. 

Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastolako herri kirol taldeak txapelketaren balorazio ona egin dute. Emaitzengatik pozik daude, baina, bereziki, bizitako esperientziarengatik. 

Argazkiak: ANDRA MARI eta IÑIGO ARITZA ikastolak.