Aizea Beraza

"Km Bertikala niretako erronka bat zen, proba bat"

Maider Betelu Ganboa 2024ko ira. 27a, 12:30

Aizea Berazak lehenengoz parte hartu zuen Uharte Arakil Beriain Km Bertikalean.

"Urtero antolakuntzan aritu izan naiz, baina beti proba egiteko zera hori
bueltaka banuen. Beldur pixka batekin, baina izena eman nuen eta aurten egin dut". Uharte Arakilgo lehenengo emakumearen saria jaso zuen.