Arabako Zigoitiko Gopegi herrian jokatu zen 16. Euskal Herriko Mus Txapelketako finala larunbatean. Herrialdeetako kanporaketetan 128 bikote sailkatu ziren finalerako, tartean sei sakandar. Azken partidara, final handira, bi bikote nafar iritsi ziren. Jose Manuel Zabaleta-Jose Miguel Gonzalez leitzarrak eta Mikel Goikoetxea-Xabi Urrestarazu etxarriarrak. Txapela leitzarrek jantzi zuten. Goikoetxea eta Urrestarazu etxarriarrak txapeldunordeak izan ziren. Garai ikurraz aparte, bi pertsonarendako kariberako bidaia eta 1.500 euro eskuratu zituzten.
Lehen 32 bikote sailkatuen artean Asier Campos eta Ander Zabala etxarriarrak daude.