Maria Ana Sanz Huarteren eskultura mustu zuten irintarrek irailaren 20an. Herrian jaiotako irakaslea eta haurren eta emakumezkoen eskubideen aldeko ekintzailea oroitzeko ekitaldia antolatu zuen egun hartan Irañetako Udalak. Sanzen senideek mustu zuten hura oroitzen duen eskultura. Herriko eskola hartu zuen eraikinaren parean dago eskultura. Udalak egoki jo zuen gauean ere hura nabarmentzea eta, beraz, eskultura argitzeko argia jarri zuen otsaileko lehen astean.