Felipe Gorritiren meza Uharten

Guaixe 2015ko ira. 26a, 08:30

Felipe Gorriti.

Igandean, 12:00etako mezan, Uharte Arakilgo elizan Tolosako Santa Maria musika kapera ariko da.

Herriko musikari handiaren, Felipe Gorriti Osanbelaren meza entzuteko aukera izanen dute uhartearrek eta bisitariek igandean. Eguerdiko mezan izanen da. Doinuak Tolosako Santa Mariako abesbatzak eta musika kaperak interpretatuko dituzte. Gorritiren musika maite dutenek harekin gozatzera gonbidatuak daude.

Gorriti Uharte Arakilen jaio zen, 1839. urtean. Lehen musika ikasketen ondoren Tafallako elizako musika-arduradun izendatu zuten eta ondoren Tolosako Santa Maria elizakoa. 1896. urtean hil zen arte Tolosan arrasto handia utzi zuen Gorritik. Gaur egun nabaria da hura eta, horregatik, musika eta kultura sustatzeko sortu zuten fundazioari Arakil eman diote izena; Gorriti zenaren sorterria gogoan, baina baita haren obra, eta beste batzuena, gorde eta zabaldu nahi dutelako.

San Migel festen egitarauaren barruan dago Gorritiren meza. Hura antolatu ahal izateko Arakil Fundazioa, Tolosako Santa Maria kapera, Uharte Arakilgo Udala eta herriko San Joan Parrokia elkartu dira.