2021eko abenduko uholdeek eragindako kalteak konpontzeko lanak egiten hasi ziren joan den astean. Kisusgileek behar bezala lan egiteko Erdi Aroko zubia aldamioz inguratu dute. Zubiaren bi petrilak kendu eta behar bezala jarriko dituzte.
Zubian udalak egindako azken lanak 2019an izan ziren. Orduko artan ipar-aldeko oinarria babesteko harrizko egituran agertutako zuloa konpondu zuen. Bai zulo hori bai zubiaren ezkerraldeko petrilean ibilgailu handi batek eragindako zartadura 2015ean atzeman zituzten. Bestalde, urte hartako agorrilean uhartear boluntario talde batek, udaleko bi langileren laguntzaz, zubian zeuden landareak eta zuhaixkak kendu zituzten.