Aurten 87 urte bete dira 1936ko estatu kolpea egin zutela. Haren ondoren errepresioa eta gerra etorri ziren, baita Uharte Arakilera ere. Hiru fusilatu izateaz aparte, bestelako errepresio egoerak bizi behar izan zituzten ubertearrek Frankismoan. Haiek guztiak "gogoratzeko eta presente izateko", Uharte Arakil, 80 urte memoria galtzen taldeak udalarekin batera, "ekitaldi xumea" antolatu zuten lastailaren 29an, igandearekin. Haren bidez, gertatutakoa oroitu eta berriro ez gertatzeko nahia adierazi zuten. Ekitaldira bertaratu zirenek lore eskaintza egin zuten Herriko seme-alabak plazan dagoen oroigarrian.