Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, aterpea egiteko hirugarren eta azken fasea eman gabe gelditu da. Lanak emateko deialdia egin zuen udalak eta enpresa batek berak ere ez du eskaintzarik aurkeztu. Aurreneko bi fasetan eraikina jaso ondoren, atzeneko lanen fasean barne espazioen banaketa egin behar zen. Lanek 244.548,41 euroko aurrekontua zuen. Uharte Arakilgo Udalak, atzera ere, lanak emateko deialdi berria eginen du. Itsesian dagoen eraikina erromes eta zikloturistei zuzenduta egonen da.