Etxebizitza, 45 urtetik beherakoen kezka

Guaixe 2020ko urt. 29a, 09:54
Urdiaingo ikuspegia Baizatik.

Urdiaingo Udalaren alokairu premiari buruzko inkesta 45 urtetik beherako urdiaindarrek erantzun dute, beharra dutenaren adierazle.

Alokairuzko etxebizitza premia zein den jakiteko Urdiaingo Udalak egindako galdeketa 25 urdindarrek erantzun dute. Zenbat logelatako etxebizitza hartu nahiko lukeen errentan galderari % 44k erantzun diote hirukoa nahi luketela, bi logelatakoa % 40k, logela bakarreko etxebizitzak % 24k nahi luke, lau logelatakoa % 8k eta beste etxebizitza mota baten alde % 4k egin du.  Etxebizitza alokatuz gero zenbat denborarako alokatuko luketen galdetuta, erantzun duten urdindarren % 60 aldi baterako etxebizitza nahi luke eta % 52k etxebizitza iraunkorra. Azkenik, urdindarrei eskatu zitzaien atzeneko errenta aitorpenean aitortutako diru sarrerak gutxi gorabehera zehaztea. Hona emaitzak: 9.000 euro baino gutxiago eta 12.000 eta 20.000 artean aitortu zituztenen kopurua bera izan zen, % 36; 20.000 eta 40.000 euro artean % 20 zeuden eta 9.000 eta 12.000 euro artean % 8. 

David Oroz Alonso alkateak esan digunez, urdindarren artean etxebizitzaren inguruko kezka sumatzen zutelako zabaldu zuten galdetegia, “gaia plazaratzeko asmoz. Gazteak emantzipatzeko dituzten zailtasunak herrian jakinak direlako”. Orozek azaldu digunez, galdetegia etxebizitza politikak kudeatzen dituen Nasuvinsa enpresa publikoarekin ereduari segituz egin dute. Harekin etengabe harremanetan daude finantziazio moduren bat lortu eta urdindarren etxebizitza premiari erantzuna emateko. “Honetan guztian oso hasierako fasean gaude. Bitartean, etxebizitzari buruzko kezka plazaratu nahi izan dugu”. 

Erantzun dutenen profila
Generoari dagokionez, % 60 emakumezkoak eta % 40 gizonezkoak izan dira. Adinari erreparatuta, % 44 26 eta 44 urte artean zituen, 18 eta 25 urte artean % 28ak, 36 eta 45 tarteko % 24, 46 eta 55 urte bitarteko % 4 eta hortik gorako urdiaindarrek ez dute galdetegia erantzun.   

Erlazionatuak