Otsailaren 17an, larunbata, Etxarri Palestina Elkartasun taldeak 'Zenbaki bat baino gehiago dira, haur palestinarrek izena dute' ekimena antolatu du.
Otsailaren 17an, larunbata, mozorro festa izanen dute Hiriberri Arakilen.
Otsailaren 17an, larunbata, ospatuko dituzte Bakaikuko herri ihoteak.
Otsailaren 17an, larunbata, Iratxo elkartean, Irurtzungo mus txapelketaren eta Euskal Herriko Mus Txapelketarako Irurtzungo ordezkariak aukeratzeko finala jokatuko da.
Otsailaren 23ra arte Bubisher proiektuaren hamabosgarren urteurrenaren 'Hegoak Hegan' erakusketa Etxarri Aranazko liburutegian ikusgai egonen da.
Ilbeltzaren 26an, ostirala, 90. urteurren ospakizunei hasiera emanen diote. Otsailaren 29ra arte erakusketa izanen da; hilaren 31n, otsailaren 7an eta 14an, tailerra; otsailaren 2an eta 9an, Karmele Jaioren eta Reyes Berruezoren hitzaldiak; 16an, ikuskizuna, eta 23an, Angeles Casorekin topaketa.
Otsailaren 15ean eta 18an, osteguna eta igandea, Terry Loane zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |