Abenduaren 14an, larunbata, 11:30ean, Arruazuko Ostatuan, Nola osatu botikin naturala olio esentziakin? hitzaldia izanen da. Izena ematea: 652 736 627 telefonoan.
Abenduaren 14an, larunbata, 14:30ean, Etxera-ren egitasmoaren barruan antolatutako Bertso bazkaria izanen da, Lizarragabengoako Bordatxo elkartean. Joanes Illarregi eta Julio Soto bertsolariak izanen dira bertsotan. Txartelak 22 eurotan eros daitezke, 653 703 291 telefonoan (Xabi).
Abenduaren 14an, larunbata, Altsasun Dendarien Elkarteak TxokoGas elkartearekin bateran antolatutako ekimena izanen da; mozorrotutako motorren ibilbidea izanen da. Ondoren, SDOZEko saskien zozketa izanen da, eta, amaitzeko, herri poteoa.
Abenduaren 14an, larunbata, 19:30ean, Kukai Dantza taldearen eta Jesus Rubio Gamo koreografoaren arteko topaketatik sortutako Txalaparta ikuskizunaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. "Zazpi interprete errotiko murgiltzen dira dantzaren eta haiekiko ikuspegi garaikide baten arteko topaketak proposatzen duen espazio emozionalean", dio sinopsiak. Sarrerak 10 eurotan eroso daitezke, Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.
Abenduaren 22ra arte Bixen Gallo, Tomas Etxarri, Pili Leal, Emiliano Ramos eta Joxean Donlo artistek egindako marrazki bilduma erakusketa izanen da ikusgai Urdiaingo Kaluxa tabernan.
Abenduaren 13an, ostirala, gorroto diskurtsoen eta negazionisten edo ukaitzaileen aurrean, "ezinbesteko" esparru berriak sortzeko tailerra antolatu dute, Intxostiapunta gazte gunean.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Sakanako Berdintasunak, zenbait udalekin batera: azaroaren 22an, Sheila Melcon, Arbizun; 27an, zineforum, Hiriberrin; 30ean, antzerkia, Olaztin; abenduaren 13an, antzerkia, Irurtzunen; 14an, ipuin saioa eta ilustrazio tailerra, Unanun, eta 18an Garrazi Arrularekin solasaldia, Lakuntzan. Azaroaren 25ean mobilizazioak izanen dira, herrietan.