Otsailaren 9an, igandea, Sakanako Mendizaleak taldeko kideek Lekunberri eta Oderitzera mendi irteera eginen dute; 08:00etan abiatuko dira Olaztitik. Ibilbidearen ondoren sagardotegira joanen dira bazkaltzera.
Otsailaren 9an, igandea, 17:00etan, Luz, Micro y Punto konpainiaren El carnaval animal failiarteko antzezlanaren emanaldia izanen da, Olatzagutiko kultur etxean. Ikuskizunean inauteri eguna da animalien munduan: kukua armiarmaz mozorrotu da, beltxarga untzi dotorez, dotokari hegoak atera zaizkio, astoa adarbakar bihurtuko da eta dinosauroa tukanez jantziko da. Sarrerak Olaztiko Udaleko webgunean eros daitezke, aurretik 3 eurotan eta egunean bertan 3,5 eurotan
Otsailaren 9an, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunean, 'Flow' animaziozko filmaren emanaldia izanen da. Oscar sarietara izendetuta dago, besteak beste, animaziozko filmaren onenaren sailean. Sinopsia: Urez betetako mundu batean esnatu da katu bat. Badirudi giza arraza desagertu egin dela. Babesa bilatu du itsasontzi batean, beste animalia batzuekin. Baina haiekin ondo moldatzea urarekiko duten beldurra gainditzea baino erronka handiagoa da.
Otsailaren 9an, igandea, 18:00etatik aurrera, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean torradak eginen dituzte; ogi eta esnearekin egindako gozoa inauteri garaian jaten da, eta gazte gunean kozinatzen ikasiko dute. Otsailaren 8an, larunbata, Santa Ageda ospakizuneko kintadak direla eta Intxostiapunta itxita izanen da.
Otsailaren 5ean mustuko dute Begoña Rastrillaren margolan erakusketa Pikuxar tabernan, eta otsailaren bukaerara arte ikusgai izanen da: "Zuen atseginerako, indarrez eta kolorez, nire barrenetik ateratko inspirazioa".
Otsailaren 5etik 21era Altsasu Institutuak sortutako Artekleta: Bizikletari bide Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan izanen da ikusgai. Erakusketan "jasangarritasuna, artea eta Sakana" uztartzen dira, eta hainbat artista sakandarrek bizikleta batekin sortutako artelanak erakusten dira. Besteak beste, Altsasuko Udalari ikastetxera iristen den bidea egokitzeko eta bidegorria egiteko eskatzeko. Egunero 17:30etik 19:45era bisita daiteke. Maiatzean Iruñeko Geltokin izanen da Artekleta: Bizkletari bide erakusketa. Argazkiak: ALTSASU BHI
Otsailaren 6an, osteguna, 19:00etan, eta otsailaren 9an, igandea, 17:00etan eta 19:30ean, Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andraka zinemagileek zuzendutako Itoiz taldearen inguruko Itoiz Udako sesioak film dokumentalaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Itoiz talde mitikoaren fama ezinhobea zen 1988an. Alta, kantariak taldearen desegitea erabaki zuen. Taldekide ohiekin elkartuz, Juan Carlos Perezek garaiko erronkak azaleratuko ditu, jatorrizko musika maketekin batera. Emanaldiak: Otsailak 6, osteguna, 19.00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).Otsailak 9, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).Otsailak 9, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).
Otsailaren 6an, osteguna (19:00etan), 9an, igandea (19:30ean), eta 10ean (19:00etan), Drew Hancock zinemagilearen La acompañante filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. Sinopsia: "Kaixo. Paso egiteaz nekatuta? Ez ikusiarena egiteaz nekatuta? Zure zati bat falta zaizula sentitzen duzu? FindYourCompanion.com-k bermatzen dizu zuretzako egindako adiskide bat aurkituko duzula". Antzezleak: Sophie Thatcher, Jack Quaid, Lukas Gage, Megan Suri, Harvey Guillén, Rupert Friend, Marc Menchaca, Woody Fu. Emanaldiak: Otsailak 6, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).Otsailak 9, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro). Otsailak 10, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |