Otsailaren 1ean, igandea, Iratxo mendi elkarteak mendi irteera antolatu du; Imozko itzulia eginen dute. Mendizaleak 8:00etan elkartuko dira, Matxainen.
Otsailaren 1ean, igandea, Solete Cla konpainiaren lehen haurtzarorako antzezlan sentsorialaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Eguzkiak dena argitzen du, baina distiratu behar bada, dantzan izan dadila; dantza, erritmoa eta samurtasuna unibertso biribil batean elkartzen dira. 6 hilabete eta 4 urte bitarteko haurtxoendako bideratuta. 30 minutu emanaldia eta 10 minutu esplorazioa eta jolasa. Bi saio izanen dira: 11:30ean eta 12:30ean. Sarrerak 4 eurotan eros daitezke, kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.
Otsailaren 1ean, igandea, 17:00etan, Yarleku teatro konpainiaren Agur Peter Pan txotxongilo eta antzezleak uztarten dituen antzezlanaren emanaldia izanen da: Maria irudimen handiko neskato bat da, eta maite ditu aitonak kontatzen dizkion ipuinak, istorioak eta abenturak; harkein ematen du arratsaldero Peter Pan izatera jolaste. Gau batean, ume galduek Sekula Betiko Lurraldera eramango dute eta orduantxe biziko ditu abenturak lehen pertsonan. Eva Azpilikueta altsasuarra eta Laura Villanueva dira antzezleak. Sarrerak aurretik Olaztiko Udalaren webgunean eros daitezke 3 eurotan, eta egunean bertan kultur etxean 3,5 eurotan. Emanaldia euskaraz izanen da.
Hizkuntza: Euskara
Otsailaren 1ean, igandea, 17:30ean, Aiaupenanik Euskara Taldeak Lakuntzako San Blas opilen tailerra antolatu du, Lakuntzako Pertza elkartean.
Hizkuntza: Euskara
Otsailaren 1ean, igandea, 17:30ean, Hartz-atzapar kanpamentua filmaren emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean: Maia, neska irudimentsu eta zalapartatsu bat, eta Jan, hiriko mutiko beldurtia, erlojuaren kontra borrokatuko dira Sebastian Sebastian eraikitzaile xelebreak mehatxatutako udalekua salbatzeko. Horretarako, hartza bilatuko dute etengabe. Haranean bizi dela uste dute, baina inork ez du ikusi. Abentura ausart honetan Fritzek lagunduko die, mofeta dibertigarri eta marmarti batek… hitz egiten duena! eta taldearekin bat egingo duena bailara eta bertako animaliak salbatzeko. Sarrerak Etxarri Aranazko Udalaren webgunean eros daitezke 2 eurotan.
Hizkuntza: Euskara
Otsailaren 1ean, igandea, 19:00etan, Arizona antzezlanaren emanaldia izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Antzezleak Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola dira: George y Margaret beraien frontera defenditzen ari dira. Bizilagunak han zeuden, zai deskuido txikienean muga pasatzeko... baina adi egon behar dute… Halako batean, Margaret galdera asko egiten hasiko da, gehiegi, eta beraien bizitza komikoa guztiz aldatzen hasiko da. Emanaldia euskaraz izanen da, eta sarrerak Irurtzungo Udalaren webgunean eros daitezke 8 eurotan.
Hizkuntza: Euskara
Ilbeltzaren 29an eta otsailaren 1ean, osteguna eta igandea, Hikari zinemagilearen Familia en renta filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Gaur egungo Tokion girotuta dago; aktore estatubatuar bat da, bizitzan helburu baten bila dabilena, bat-batean ezohiko lan bat lortzen duen arte: alokairu familien agentzia japoniar batentzat lan egitea, ezezagunentzako ordezko paperak interpretatuz. Emanaldiak: Ilbeltzak 29, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Otsailak 1, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro).
Hizkuntza: Gaztelania
Ilbeltzaren 29an, osteguna, eta otsailaren 1ean eta 2an, igandea eta astelehena, Isaki Lacuesta eta Elena Molina zinemagileen Antonio Flores abeslariaren istorioa kontatzen duen Flores para Antonio filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Alaba batek bere aita nor izan zen argitu nahi du. Aita musikari ospetsua zen eta 8 urte zituela hil zen. Antonio Flores da bera, eta Alba Flores aktorea bere alaba. Albak kantatzeari utzi zion Antonio galdu zuenean, eta orain bere ahotsa eta historia berreskuratzeari ekingo dio, lehen aldiz senide eta lagunei galdetuz. Emanaldiak: Ilbeltzak 29, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Otsailak 1, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Otsailak 2, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 6 euro).
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |