Maiatzaren 30ean, larunbata, Garnbarazelai bigarren eskuko azokaren edizio bat izanen da, Otadiko Kristo Santuaren plazan (Lezea tabernaren ondoan). 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izanen da azoka, eta eguerdian, 13:00etan, Des Conciertadas Nerea Bonito eta Adriana Olmedoren ikuskizuna eta arratsaldean, 18:00etan, DJ Sevi izanen dira.
Maiatzaren 30ean, larunbata, Andra Mari Ikastolako ikasturte amaierako festa izanen da, Etxarri Aranatzen. 10:30 – 14:30 Erakusketa, DBHn. 11:00 Pilota partiduak, pilotalekuan. 12:00 Erraldoiak gaiteroekin. 13:00 DBH 4. mailakoei eta langileei omenaldiak, plazan. 13:30 Auzatea Kantuzekin. 15:00 Bazkaria. Kafean, sorpresa. 16:00 – 19:00 Puzgarriak. 18:00 – 21:00 DJ Txorekin musika. 21:00 Zezensuzkoa.
Maiatzaren 30ean, larunbata, Altsasuko gazteria zerbitzuak Painballera irteera antolatu du; 16:15ean abiatuko dira Altsasutik Iturgutxi paintballera, eta 20:30ean itzuliko dira. Parte hartzaileek 25 euro ordaindu beharko dute.
Maiatzaren 16an eta 30ean, larunbatak, Sendabelar tailerrak antolatu dituzte, Unanun; 16an sendabelarrak hartzeko paseoa eginen dute, eta ondoren ukendua eginen dute; tailerra 16:00etatik 20:00etara izanen da eta 14 urtetik gorakoendako bideratutako jarduera da. Bestetik, hilaren 30ean, jarabeak eginen dituzte 17:00etatik 19:00etara. Egitasmoa Ergoienako Udalak antolatu du, Eukarabidearen laguntzarekin.
Maiatzaren 29an, ostirala, eta 30ean, larunbata, 19:00etan, Sergio Bezos umoregilearen Monólogo barato Madrid bakarrizketa saioa izanen da, Irurtzungo eta Olaztiko kultur etxean, hurrenez hurren. Bezos RTVEko la Revuelta saioan ateratzen da; saioa grabatzen hasi aurretik bakarrizketak egiten ditu eta publikoarekin hitz egiten du. Sarrerak 10 eurotan eros daitezke; Irurtzuenen agortu dira, eta Olaztin oso gutxi gelditzen dira. Argazkia: ENTRADAS.COM
Maiatzaren 30ean, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean, Barruan duzuen haurra disfrutatu Trasteando taldearen kontzertua izanen da, Milakolore elkartekoparte hartzaileekin; abesti xumeak, zoriontsuak, inuzenteak, lotsagabeak eta abar intepretatuko dituzte. Sarrerak 10 eurotan eros daitezke Iortiaren webgunean edo txarteldegian.
Olaztiko Kamioien Lagunak elkarteak antolatutako Kamioien egunerako antolatutako kamioien eta garraiolarien argazki zaharren erakusketa ikusgai izanen da maiatzaren 31ra arte, Clinkerren. Ondoren, jubilatuen elkartera eramanen dute.
Ekainaren 11ra arte Rafa Etxarri argazkilariaren Kolorea erakusketa ikus daiteke Pikuxar tabernan.
Maiatzaren 29tik 31ra, ostiraletik igandera, ospatuko dituzte festak irurtzundarrek.
Maiatzaren 31n, igandea, jokatuko da Lakuntza eta Aralar batzen dituen lasterketa. Aurretik, maiatzaren 30ean, Ali Saidh saharar musikariaren kontzertua izanen da.
Maiatzaren 29tik 31ra, ostiraletik igandera, Pobo a feiraren hamargarren edizioa izanen da, Uharte Arakilgo plazan, Lugoko Pulpeiro Barallaren eskutik: txurraskoa, olagarroa, itxaskiak, kriollo, Ribeiro, Albariño eta abar. Ostiralean 20:00etatik aurrera izanen da, eta larunbat eta igandean 12:00etatik aurrera, egun osoan zehar.