Urriaren 4an, igandea, Etxarriko ferietan jokatuko da mendi lasterketa. Urriaren 2ra arte eman daiteke izena.
Urriaren 4an, ostirala, Bakardade ez hautatuaren inguruko jardunaldia eginen dute, Irurtzungo kultur etxean; besteak beste, gaiaren inguruko mikrodokumentalak, Teknoadineko proiektuaren aurkezpena eta '52 Hercios - Estás aquí, ¿puedes oirme?' antzezlanaren emanaldia izanen dira.
Urriaren 1etik 5era ospatuko dute gaztetxearen urteurrena Altsasun.
Urriaren 2an eta 3an, ostirala eta larunbata, 18:00etatik aurrera, Ping pong txapelketa antolatu dute, Intxostiapunta gazte gunean. Bestetik, igandean, 18:00etatik aurrera ere, proposamenak egiteko aukera izanen da Altsasuko gazte txokoan. Aurreko asteburuan egin zuten denboradi berriari ongietorria emateko festa.
Los Javis zinemagileen filmaren hainbat emanaldi izanen dira Iortia kultur gunean: urriaren 1ean, 4an bi saio, 6an, 8an, 11n, 12an, 15ean, 18an eta 19an.
Urriaren 3an eta 4an ospatuko dituzte Etxarri Aranazko feriak. Bezperan, ostiralean, EGAk antolatutako musika saioa izanen da ere. Igandea goizean artisau eta ekoizleen azoka, Mendira Joan Etorria lasterketa eta beste izanen dira, plazan.