Azaroaren 6an, ostirala, 18:00etan, Yakaar: Cartografía de la esperanza Cheick Mackbe Loren liburuaren aurkezpena izanen da, Lakuntzako liburutegian.
Azaroaren 6an, ostirala, 18:00etan, Sustraitik espazioara Errigoraren inguruko dokumentalaren proiekzioa izanen da, Arbizuko eskola zaharrean. Argazkia: ERRIGORA
Azaroaren 6an, ostirala, 18:30ean, Eraman zutela film dokumentalaren proiekzioa izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean, Kukuerreka elkarteak antolatuta. Ondoren, solasaldia izanen da ere. Mikel Balerdi eta Deñe Garcia-Bravok zuzendu dute dokumentala eta Olaberriko Marcelo Lasa Zeberioren eta Jesus Bujandaren istorioa jasotzen du. Olargi Taldeak, Aztarna Productionsek eta Olaberriko Udalak sustatutako dokumentala da, memoria berreskuratzeko eta gertatutakoa argitzeko. Argazkia: Mikel Balerdi eta Deñe Garcia-Bravo dokumentalaren zuzendariak. GITB
Azaroaren 6an, ostirala, 19:00etan, Pantxika Lamurren Beroa dago... Eta gu gara ikuskizuna izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Ikuskizunean menstruatzen duten pertsonek pairatzen dituzten sintomak eta zientzia ikuspegitik sufritzen den abandonoa islatzen eta aldarrikatzen du Pantxika Lamurren umorearen bidez eta maitasun handiarekin egina.
Urriaren 15ean Mikel Montesinos altsasuarrak 'Esentzia Onirikoa' argazki erakusketaren aurkezpena egin zuen, Ziordiko Auzoan. Argazki kamerarekin espzio luzearekin egindako argazkiek osatzen dute erakusketa. Azaroaren 15era egonen da ikusgai.
Azaroaren 6tik 8ra udazkeneko festak ospatuko dituzte irurtzundarrek: San Martin festak.
Azaroaren 7an, larunbata, Urdiaingo Gazte Asanbladak antolatutako eguna ospatuko dute; ostiralean pilota partiduak izanen dira ere.
Urriaren 16tik azaroaren 15era izanen da aurtengo Arte Azokaren erakusketa. Urriaren 16an, ostirala, mustuko dute, eta igandean kalera aterako dira. Gainera, hamasgarren edizioa dela ospatzeko zenbait ekimen antolatu dituzte ere: 'Bideoarte' emanaldia eta IA artean.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||