Azaroaren 7an, larunbata, 11:00etatik aurrera, Karrikestu elkarteak Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin antolatutako, Ondarie eta zenbait pasarte bisita gidatua herrian barna izanen da, Arkaitz Errazkin eta Manu Gomezekin. Etxarri Aranazko plazatik abiatuko dira.
Azaroaren 7an, larunbata, 17:30ean, Sophie Germainen Teoria ipuin kontaketa antzeztua izanen da, Arbizuko Eskola Zaharrean, Euskarabideak antolatutako Gora Gora Fest! kultur zikloaren barruan. Argazkia: ERRAN.EUS
Azaroaren 7an, larunbata, 19:00etan, Olaia Inziarte musikari nafarraren kontzertua izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean, Berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak urtero antolatzen dute kultur ekitaldiaren harira. Inziarte euskarazko eszenako ahots bereizgarrienetako bat bihurtu da. 2022. urtean hasiera eman zion bakarkako ibilbideari Lehengo lepotikan burua diskoarekin, non folk eta elektronika nahastu zituen. 2025ean Zerrautsa eta Zura kaleratu ditu, natura eta barne mugimendua ardatz dituen lana. Zuzenekoan formatu hurbila eskaintzen du.
Urriaren 15ean Mikel Montesinos altsasuarrak 'Esentzia Onirikoa' argazki erakusketaren aurkezpena egin zuen, Ziordiko Auzoan. Argazki kamerarekin espzio luzearekin egindako argazkiek osatzen dute erakusketa. Azaroaren 15era egonen da ikusgai.
Azaroaren 6tik 8ra udazkeneko festak ospatuko dituzte irurtzundarrek: San Martin festak.
Azaroaren 7an, larunbata, Urdiaingo Gazte Asanbladak antolatutako eguna ospatuko dute; ostiralean pilota partiduak izanen dira ere.
Urriaren 16tik azaroaren 15era izanen da aurtengo Arte Azokaren erakusketa. Urriaren 16an, ostirala, mustuko dute, eta igandean kalera aterako dira. Gainera, hamasgarren edizioa dela ospatzeko zenbait ekimen antolatu dituzte ere: 'Bideoarte' emanaldia eta IA artean.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||