Elikagai bankuak festen hasierako etxajua piztu du

Guaixe 2014ko irailaren 13a

Rosa Mari Goikoetxea eta Celia Crespo.

Rosa Mari Goikoetxea Imaz eta Celia Crespo Agirre, Altsasuko elikagai bankuko boluntarioek eman diote hasiera festei. Etxajua pizteko ardura Ezker Batukoa da eta koalizioak herriko erakunderen bati ematea erabaki zuen, haien lana aitortzeko. Elikagai bankuko 15 boluntarioen artean ezustekoa izan zen eskaintza eta “ilusioz” hartu dute.

Gaur egun hilean bitan banatzen dute boluntarioek jakiak. Euren egitekoa Nafarroako Elikagai Bankutik (hilero) eta Europar Balatsunetik (lau hilero) jasotako jakiak udalaren kamioitik deskargatzea, biltegiratzea, jakiak kutxetan banatzea, haiek banatzea eta banaketa kontrolatzea. Hartzaileak 329 altsasuar dira, 105 familia unitate (erdia bertan jaioak eta beste erdia altsasuar berriak).

Duela hilabete eta erdi Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin elkarlanean hadi dira. Hala, teknikariek familien egoera ebaluatuko dute eta boluntarioak banaketaz arduratuko dira soilik. Boluntario aritu nahi duenak edo arropa eman nahi duenak Sebastian Hualde, Txan  apaizarekin harremanetan jarri eta hark bideratuko ditu taldera.