Festa parekideez gozatzeko deia egin du udalak

Guaixe 2014ko irailaren 13a

Jai giroan emakumeenganako errespetua eskatu du.

Altsasuko Udaleko Emakumeen Bilguneak Nafarroako Familiarendako eta Berdintasunarendako Institutuaren Festetan berdintasuna lortzearen aldeko udalentzako kanpainarekin bat egin du. Festetan emakumeenganako errespetuan oinarritutako kanpaina sustatuko du, emakumeenganako sexu eraso eta jazarpenen prebentziorako eta hauen aurka herritargoa sentsibilizatzeko.

Festa guneak, eraso eta jazarpen sexistarik gabeko guneak izan daitezen nahi da, errespetuz jokatzeko eskatuz. Festetan ezetzak ezetz esan nahi duela nabarmendu dute. Mezua kartelen eta festa egitarauaren bidez zabaldu dute

636 458 016
Festa egunetan Udaltzaingoak 24 orduko zerbitzua eskainiko du, eraso sexualen aurrean deitu ahal izateko.