Kolektiboek beste egitarau bat ondu dute

Guaixe 2014ko irailaren 12a

Gaur abiatzen da antolatu duten egitaraua.

Altsasuko hainbat kolektibok festetarako propio egitaraua osatu dute. Ernai, Euskal Herrian Euskaraz, presoen eskubideen aldeko mugimendua, Bilgune Feminista, Askapena, Altsasuko Gazte Asanblada, Ospa eta Altsasuko Peñak dira langintza hori hartu dutenak. Egitarauaren aurkezpenean adierazi zutenez, “herritik eta herriarendako” hainbat ekimen antolatu dituzte. Festak “edukiz jantzi” nahi izan dituzte, “parte hartzetik sortu behar direla ulertzen dugu eta balore eraldatzaileetan oinarrituko diren ekintzak eta egitaraua osatuz”, eskubideen urraketak salatuz eta aldarrikatuz.

Herri mugimenduko kideek “festa eredu parte hartzailean sinesten” dute, “herritarron inplikazioz herriko jaietan giro alai eta sortzailea eraiki nahi izan dugulako. Denon artean egiten ditugu jaiak eta lan asko ematen badute ere gustura egiten dugu lan. Parte hartzen dugun eragileok urtean zehar gure lanak aurrera eramateko bitartekoa delako”. Bestalde, kolektiboetatik gaineratu dute “herri parekide baten bidean jai eraikitzaileen aldeko apustua” egiten dutela.


Herri mugimenduaren egitaraua
Irailak 12, ostirala: Jaiak herritik herriarentzat
18:00etan Txoznen irekiera.
19:00etan Manifa-tukada.
20:00etan Txoznen mustutzea eta japoniar bonbak.
21:30ean Kontzertuak: Habeas Corpus eta Zartako-k.

Irailak 13, larunbata: Presoen elkartasun eguna
10:30ean Hamaiketakoa gaztetxean.
12:00etan Txupinazoa.
13:00etan Elkartasun brindisa txoznan.
14:30ean Elkartasun bazkaria plazan.
18:00etan Alde Hemendik argazkia.
18:30ean Jokoak gaztetxean.
20:00etan Bajadika Zumalakarregi plazatik.
21:30ean Motxaila Band elektrotxaranga.
22:30ean Fermin Valentzia karpan.
23:00etan Zopilotes Txirriaos + Xaiko plazan.

Irailak 14, domenka: Gazte eguna
14:00etan Herri bazkaria.
17:30ean #28ak ere libre. Auzipetuei elkartasuna adierazteko herri argazkia.
18:00etan Bakillak Zelandin.
20:00etan Bajadika Zumalakarregi plazatik.
22:00etan Gazte afaria gaztetxean.
02:00etan Zumba maratoia karpan.

Irailak 15, astelehena
18:30ean Gazte desafioa gaztetxean.
20:00etan Bajadika Zumalakarregi plazatik.
22:00etan EHE afaria eta ondoren Kantaitan, plazan.
02:00etan Zezen mekanikoa plazan.

Irailak 16, asteartea
18:00etan Irrien lagunak: Irri ipuinak Ane piratarekin. Karpan.
20:00etan Bajadika Zumalakarregi plazatik.

Irailak 17, asteazkena
14:30ean Peñen bazkaria plazan.
18:00etan Elkarte poteoa.
20:00etan Bajadika Zumalakarregi plazatik.
22:00etan Sagardotegia Gure Etxean.
00:00etan Festen amaiera.
01:30ean Play Backa karpan.

*Oharra: Karpan egunero afariak! Eguraldi txarra eginez gero, ekintzak bertan burutuko dira.