Indarkeria sexistarik gabeko gunea sortuko dute

Guaixe 2014ko irailaren 12a

Gaur, 20:00etatik 23:00etara Foru plazan.

Indarkeria sexistarik gabeko gunea da indarkeria mota horri aurre egiteko bitartekoak eskura dituen gunea, babes lekua, gune segurua. Altsasuko plazatik gaur arratsaldean pasatzen direnak indarkeria sexistari aurre egiteko hainbat bitartekori buruzko informazioa eta autodefentsa feminista aplikatzeko aholkularitza egiten den txokoa opatuko ditu.

Plazan indarkeria sexistaren inguruko kontzientzia zabaltzeko euskarriak izanen dira. Horrekin batera, emakumeei autodefentsa feministarako deia eta ligoteo osasuntsurako, jendearen arteko harreman erosoetarako beharrezko diren balioen lanketa eginen da.

Bandoa
Udalak, Altsasuko Feministak, Bilgune Feminista, Altsasuko Gazte Asanblada eta Altsasuko Peñak lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egitea xede duen Altsasuko III. Itunarekin bat eginez, jai parekideen aldeko mezua zabaldu Bando baten bitartez du. Bestalde, emakumeen aurkako jarrera eta eraso sexistak gaitzetsi.