Indarkeria matxista, erantzun feminista! leloa zuen pankartaren atzean 100 bat pertsonak kontzentrazioa egin dute gaur. Altsasuko mugimendu feministak deituta egin da mobilizazioa emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunean. Indarkeria mota hori gizarte osoaren arazoa dela nabarmendu dute eta “arazo sozial honekin bukatzeko” helburua dutela adierazi dute. Eraso matxistak ez direla soilik eraso fisikoak gaztigatu dute: “eguneroko bizitan hainbat arlotan emakume izateagatik jasaten ditugu edonolako erasoak eta horien kontra borrokatu behar dugu”. Patriarkatuak “etengabe jartzen dituen oztopoak borrokatuko” dituztela adierazi dute azkenik.