Duela zenbait urte egindako herri bozketan erabaki zuten altsasuarrek iraileko gurutzeko festak irailaren 14arekin bat egiten zuen asteburuarekin ospatuko zirela, eta aurten udalak irailaren 11tik, asteazkena, 15era, igandera, ospatzea erabaki zuen; egun handia larunbatarekin ospatuko dute aurten altsasuarrek. Hala nola, irailaren 11ko eguerdian txupinazoa pizten dutenetik bost egun festa izanen dituzte Altsasun. Iosu Imaz eta Amaia Urkijo Altsasu Memoria taldeko kideek eta Altsasu 1936 liburuaren egileek eta Dina Karrat Yala Nafarroa Palestinarekin elkarteko kideak botako dute txupinazoa, EHBiluren erabakiz. Guaixe.eus webgunean Txupinazoaren jarraipena eta emisioa zuzenean ikusteko aukera izanen da.
Aurten bi peñen urteurrena da: Mutiko Txikiak peñak 50 urte betetzen ditu eta irailaren 13an, ostirala, ospatuko du urteurrena, eta Kalez Kale peñaren hamargarren urteurrena. Altsasuko Udalaren egitaraua osatzeko 135.340 euroko aurekontua izan du. Altsasuko Peñak eta Jai Batzordeak programa egin dute eta Jai Batzordearen karpa Zubeztia plazan egonen da. Bestetik, Herri Txokoaren txozna Xume tabernaren ondoan izanen da, eta hainbat ekimen antolatu ditu festetan ere.
Xabier Mendia Diezen Plazan dantzan irudiak iragartzen du aurtengo Altsasuko festak. Mendiak Altsasuko Udalak antolatutako kartel lehiaketa irabazi du helduen modalitatean. Egitarauaren kontrazalean Ane Ayerdi Perurenaren irudia dago, haurren modalitateko irabazlea. Bi irabazleek festak hasi aurretik jasoko dute saria. Irailaren 6ra arte, 10:00etatik 14:00etara, lehiaketara aurkeztutako irudien erakusketa izanen da, Iortia kultur gunean.
Javier Ollo Martinez Altsasuko alkateak festetako egitarauaren hitzaurrean esan duenez, festak "gure sustraiak indartzeko eta tokikoa globalaren gainetik jartzeko tresna" da: "Gogora ekarri nahi ditut oso gureak diren eta tokikoa globalaren gainetik jartzen laguntzen duten bi ohitura, kuadrillan abesta eta plazan zortzekoa dantzatzea, alegia". Festa egunak batasunez eta auzotasun "onez" ospatzeko gonbidapena luzatu du alkateak ere.
Irailaren 14an, larunbata, Kantuz taldeak antolatutako herri bazkaria izanen da Taberna Ibiltariarekin batera. Bazkarian izena ematea abuztuaren 29an eta 30ean eta irailaren 2an eta 3an, 19:00etatik 20:00etara egin daiteke, Gure Etxean. Bestetik, egun berean Jai Batzordeak Palestinaren aldeko bazkaria antolatu du ere, Iortia zabalgunean.
Altsasuko peñek irailaren 7an, larunbata, eginen dute ekitaldian jakinaraziko dute aurtengo pankartaren irudia.
2024ko Altsasuko festak
Irailak 11 asteazkena
10:30 2023ko kintari harrera, zapien janztea eta kintaren lehen argazkia, udaletxearen aurrean.
11:00 Hamaiketakoa txarangarekin, Altsasuko Peñak antolatuta, Gure Etxean.
11:30 Altsasuko 2024ko festetako kartel lehiaketako sari banaketa, udaletxean.
12:00 Festen eztanda, Altsasuko txistulari, gaita jotzaile, erraldoi eta peñekin, udaletxearen aurrean.
12:00 - 15:00 Kalejira txarangarekin, Jai Batzordeak antolatuta.
13:00 Sakanan Kantuz '24.
Elkartasun topa/brindisa, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan. Ondoren, Palestinar herriari omenaldia.
13:30 Altsasuko Erraldoi eta Buruhandien plazara iristea.
Elkartasun brindisa, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.
15:00 Preso eta iheslari politikoen aldeko bazkaria, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.
16:00 - 20:00 Ur parkea, Zumalakarregi plazan.
16:30 - 20:00 Peñen kafea eta kalejira, Altsasuko Peñak antolatuta.
17:30 Pilota: puntu herrikoia, Jai Batzordeak antolatuta, Burunda frontoian.
19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
19:30 - 21:30 Kresala orkestrarekin dantzaldia, Foru plazan.
20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko peñek antolatuta, Zumalakarregi plazatik.
21:15 Peñen iritsiera. Jarraian, Altsasuko zortzikoa eta Larrain dantza Altsasuko Txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, eta Zezensuzkoa, Foru plazan.
22:00 Elektrotxaranga, Jai Batzordeak antolatuta, plazan.
23:30 - 02:00 Kresala orkestrarekin dantzaldia, Foru plazan.
00:00 Kontzertuak: Mataperros, MandrRoll eta Bulkada taldeak, Jai Batzordeak antolatuta, gaztetxean.
DJak: DJ Jambos + DJ Jambas, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.
Irailak 12 osteguna
Jai Batzordearen kuadrillen eguna
09:30 Dianak Altsasuko gaiteroekin.
11:30 Auzatea Zubeztia elkarteak eskainita, Foru plazan.
11:30 - 14:00 Txiki park eta Txu Txu trena, Iortia zabalgunean.
13:00 Eguerdiko kontzertua: Komando Funk taldea, Foru plazan.
13:30 Triki poteoa, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen txoznan.
15:00 Kuadrillen eguneko bazkaria, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.
16:00 - 19:00 Txiki park eta Txu Txu trena, Iortia zabalgunean.
16:30 - 20:00 Peñen kafea, merienda eta kalejira, Altsasuko peñek antolatuta.
17:30 Jolasak.
19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
19:30 - 21:30 Ken bat taldearekin dantzaldia, Foru plazan.
20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak antolatuta, Zumalakarregi plazatik.
20:00 - 01:00 Informazio gunea, Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak antolatuta, Gure Etxean (Emagin Elkartea).
21:15 Peñen iritsiera. Jarraian, Altsasuko zortzikoa eta Larrain dantza Altsasuko Txistulariekin eta Etxarri gaita jotzaileekin eta Zezensuzkoa, Foru plazan.
20:30 Bokatada, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.
22:00 Ikuskizun berezia eta sari banaketa, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan. Ondoren, DJ lehiaketa.
23:30 - 02:30 Hay poco Rock & Roll jaialdia: Extremoduro, Platero y Tú eta Marea taldeen abestirik ezagunen jaialdia, Foru plazan.
00:00 - 02:00 Elektrotxaranga, Altsasuko Peñak antolatuta.
Irailak 13 ostirala
Jai Batzordearen Altsasuko Peñen eguna
09:30 Dianak Altsasuko gaiteroekin.
10:30 Muthiko Txikiak peñaren auzatea eta kalejira L. urteurrena ospatzeko, Iortia zabalgunean.
11:30 Auzatea Beti Jaten elkarteak eskainita, Foru plazan.
12:00 Zirkoteke, Zumalakarregi plazan.
Herriko nagusiei omenaldia: Abardia jarriko zaie etxean, Altsasuko gaiteroek girotua.
Jauziak eta dantza plazak, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen txoznan.
13:00 Patxi eta konpainiarekin dantzaldia, Foru plazan.
Gaiteroen kontzentrazioa, Zumalakarregi plazan.
Errigorako produktuekin egindako pintxo dastaketa, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.
14:30 Nagusien omenezko bazkaria. Ondoren, Fidelekin dantzaldia, Iortia kultur gunean.
15:00 Makarroi jatea, Altsasuko Peñak antolatuta, Foru plazan.
Muthiko Txikiak peñaren L. urteurrena ospatzeko bazkaria.
16:30 Peñen kafea, Altsasuko Peñak antolatuta, Foru plazan.
17:00 - 20:00 Elkartepoteoa eta merienda, Altsasuko Peñak antolatuta (merienda kalejiran zehar).
17:00 Muthiko Txikiak peñaren L. urteurrena ospatzeko kalejira, Iortia zabalgunetik.
18:00 Mute zirko ikuskizuna, Zumalakarregi plazan.
19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
19:30 - 21:30 Los Tenampas hirukotearen kontzertua, Foru plazan.
20:00 Peñen jaitsiera eta omenaldia, Altsasuko Peñak antolatuta.
21:15 Peñen iritsiera. Jarraian, Altsasuko zortzikoa eta larrain dantza Burundar txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin eta Zezensuzkoa, Foru plazan.
22:00 - 00:00 Goxo Txarangarekin kalejira, Altsasuko Udaleko Gazteria zerbitzuak antolatuta, Gure Etxetik.
22:00 - 23:00 Edu Zardoyaren emanaldia, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.
23:00 Kontzertuak: Tatta & Denso eta Latxama taldeak, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.
23:30 Doctor Deseo taldearen kontzertua, Foru plazan.
01:00 - 04:00 DJ Las Maris, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.
Irailak 14 larunbata
09:30 Dianak Burundar txistulariekin.
10:30 - 13:30 Ekolarteko txirrindularitza proba, Burunda Txirrindularitza Elkarteak antolatuta, Zumalakarregi plazan.
10:30 Udalbatzaren irteera Otadiako Santo Kristo ermitara txistulariek lagunduta, udaletxean.
10:00 - 13:00 Kalejira, La Encina kultur elkarteak antolatutako, La Encina kultur elkartearen egoitzatik.
11:30 Auzatea La Encina kultur elkarteak eskainita, Foru plazan.
12:00 Azken errepikea eta zortzikoa, Altsasuko txistulariak lagunduta, Foru plazan.
Apar festa, Baratzekobiden.
Herri Kirol apostua, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen txoznan.
12:30 Sakanan Kantuz '24 Taberna Ibiltariak lagunduta, Foru plazatik.
13:00 Eguerdiko kontzertua: Trastean taldea, Foru plazan.
15:00 Herri bazkaria, Taberna Ibiltaria taldeak girotua, Zelandi kiroldegian.
Palestinaren aldeko elkartasun bazkaria, Jai Batzordeak antolatuta, Iortia zabalgunean. Ondoren, elkartasun argazkia
16:30 - 20:00 Peñen kafea, kalejira eta merienda.
17:00 - 21:00 Kalejira, La Encina kultur elkarteak antolatuta, La Encina kultur elkartean.
18:00 Otadiako Santo Kristo LIII. Pilota Txapelketaren finala, Pilotajauko elkarteak antolatuta.
Marietak Zirika Zirkus konpainiaren ikuskizuna, Zumalakarregi plazan.
19:00 Teknoa: Then, Korena, Aitor Lizarraga, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.
19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
19:30 - 22:00 Jaian Jai taldearekin dantzaldia, Foru plazan.
20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak antolatuta, Zumalakarregi plazan.
21:15 Peñen iritsiera. Jarraian, Altsasuko zortzikoa eta Larrain dantza Burundar txistulariekin eta Etxarriko gaita jotzaileekin, eta Zezensuzkoa, Foru plazan.
22:30 Kontzertuak, Jai Batzordeak antolatuta, gaztetxean.
23:30 Los Zopilotes Txirriaus taldearen kontzertua, Foru plazan.
Ondoren, 04:00ak arte, DJ Raul Vaquero, Foru plazan.
00:30 - 02:30 Peñen igoera, Altsasuko Peñak antolatuta, Foru plazatik Zumalakarregi plazara.
01:00 2000 gaua, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.
Irailak 15 igandea
09:30 Dianak Burundar txistulariekin.
10:00 - 13:00 XCV. Altsasu Txirrindularitza Lasterketa, Altsasuko Kirol Elkarteak antolatuta.
11:00 Haize Berriak bandarekin kalejira.
11:30 Auzatea Amandrea elkarteak eskanita, Foru plazan.
11:30 - 14:00 Erraldoi eta Buruhandien kalejira Altsasu eta Etxarri Aranazko gaitero jotzaileek lagunduta, Iortia zabalgunetik.
12:00 Joaldunak, Jai Batzordeak antolatuta, herritik zehar.
Artisau azoka, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.
13:00 Eguerdiko kontzertua: Haize Berriak banda, Foru plazan.
16:30 - 19:00 Peñen kafea, kalejira eta merienda, Altsasuko Peñak antolatuta.
17:00 Pilota profesionala jaialdia: EPELen Masters Caixabank torenoaren play-off partida, ASPEk antolatuta, Burunda frontoian.
Hasierako partida: Mata-Gaskue / Murua-Gabirondo
Masterseko play-offak: Jaka - Martija / Peña II. - Zabaleta
Bakarrizketak: Xabier Artieda, gorputz antzerki absurdua, eta Inixio, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.
18:00 Play Back lehiaketa eta txokolate jana, Baratzekobiden.
Elektrotxaranga, Jai Batzordeak antolatuta.
19:00 Peñen kalejira, Altsasuko Peñak antolatuta.
19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
19:30 - 21:30 Puro Relajo taldearen kontzertua, Foru plazan.
20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko Peñak antolatuta, Zumalakarregi plazatik.
21:15 Peñen iritsiera. Jaiarran, Altsasuko zortzikoa eta Larrain dantza Burundar txistulariekin eta Etxarri Aranazko gaita jotzaileekin, eta Zezensuzkoa, Foru plazan.
22:45 Festen agurra, azken petardo sorta eta su artifizialen ikuskizuna, udaletxe aurrean. Ondoren, Altsasuko peñen kalejira, eta mikro irekia, Jai Batzordeak antolatuta, Jai Batzordearen karpan.