Urriaren 17an, osteguna, arratsaldean Altsasuko Peñak-ek txupinazoa botako dute, Altsasuko ferietako ospakizunei hasiera emanez. Ondoren, Txorongo Txarangarekin kalera aterako dira. Ostiralean haurrendako jolasak eta txokolate jana antolatu dute peñek.
Ferietako egun handia igandean, urriak 20, izanen da, besteak beste, zaldi, ardi eta behi erakusketa eta nekazarita produktu eta artisautza azokekin. Egun horretan ere Arte Azoka kalera aterako da, Mikologia erakusketa eta Nafarroako VIII. Edizioaren azoka izanen da.
Larunbatean Onddo Lasterketa ez lehiakorraren hamabosgarren edizioa jokatuko da; aurreko urtean bertan behera gelditu zen, eta lasterkariak gogoarekin itzuliko dira lasterketara. 7 kilometroko ibilbidea antolatu du Dantzaleku Sakana Klubak. Izena ematea 10 eurotan egin daiteke, klubaren webgunean eta urriaren 19an 09:00etan, Foru plazan. Iortia zabalgunean aparkalekua jarriko da. Hiru modalitate izanen dira, oinezkoa 10:30ean aterako da, 11:00etan lasterketa, eta 12:00etan Altsasuko Ferietako Ikastetxeen arteko XLIII. Krosa.
Larunbatean ere erraldoiak eta buruhandiak kalera aterako dira, Intxostiapuntatik, eta Altsasuko peñen bazkariaren ostean festetako festazaleari maillota banatuko zaio. Azken astetan izan da festazaleen sailkapena Altsasuko Peñak-en Instagramaren bidez. Peñen bazkarirako txartelak 15 eurotan eros daitezke Lezea, Gautxori eta Biltoki tabernetan; peñetatik jakinarazi dutenez bazkari begetarianoa eskatzeko aukera izanen da. Bazkariaren, maillotaren banaketaren eta kafearen ondoren, elkartepoteoa eginen dute, jaitsiaren ordura arte. Gauerdian igoera igonen dute.
2024ko Altsasuko Feriak
Urriak 17 osteguna
19:30 Txupinazoa, Altsasuko peñek antolatuta Alde Zaharreko tabernen laguntzarekin, Foru plazan. Ondoren, Txaranga Txorongorekin pintxopote.
Urriak 18 ostirala
18:00 – 20:00 Haurrendako jolasak, Altsasuko peñek antolatuta, Gure Etxean.
18:00 Remonte jaialdia, Oriamendik antolatuta, Burunda frontoian.
19:00 Txokolate jana, Altsasuko peñek antolatuta, Gure Etxean.
19:30 Sakanako XIII. Arte Azokaren mustutzea, Artebidek antolatuta, Iortia kultur gunean.
Urriak 19 larunbata
10:30 XV. Onddo Lasterketa: Oinezko ibilaldia, Dantzaleku Sakana Klubak antolatuta, Foru plazatik.
11:00 XV. Onddo Lasterketa, Dantzaleku Sakana Klubak antolatuta, Foru plazatik.
11:30 – 13:30 Erraldoi eta buruhandiekin kalejira, Altsasuko eta Etxarri Aranazko txistulariekin, Intxostiapuntatik.
12:00 Altsasuko Ferietako eskolarteko XLIII. Krosa, Dantzaleku Sakana Klubak antolatuta, Foru plazatik.
12:30 Altsasuko Musika eta Dantza Eskolakoekin kalejira.
14:30 Peñen bazkaria, Altsasuko peñek antolatuta, Zelandi frontoian.
16:30 Peñen kafea eta Maillot banaketa, Altsasuko peñek antolatuta, Zelandi frontoian.
17:30 Elkartepoteo eta kalejira, Altsasuko peñek antolatuta.
19:30 – 22:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, Foru plazan.
20:00 Peñen jaitsiera, Altsasuko peñek antolatuta, Zumalakarregi plazatik Foru plazara.
22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
23:30 – 02:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, Foru plazan.
00:00 Peñen igoera, Altsasuko peñek antolatuta, Foru plazatik Zumalakarregi plazara.
Urriak 20 igandea
09:00 – 14:30 Feria
Zaldi lehiaketako zaldien erakusketa, Zelai kalean.
Ardi latxen erakusketa, Ferialeku kalea.
Behi erakusketa, Ferialeku kalea.
Nekazaritzako elikagaien azoka: patea, eztia, babarrunak, ogia, pastelak, gazta, kontserbak, txistorra, taloak, txokolaketak, hestebeteak eta abar, Gartzia Ximenez kalea.
Artisau azoka: bitxiak, poltsak, arropa, zurezko joastailuak, xaboi naturalak, saskigintza eta abar, Foru plazan.
Erreminten eta makinen erakusketa, Otadiko Santokristo ingurua.
Azoka txikia: arropak, oinetakoak eta abar, Baratzekobide plazan.
Mikologia erakuskeat, Altsasuko Mikologia Elkarteak antolatuta, Garbitokian.
XXXVIII. Argazki Rallya: Maketa eta aurreko rallyetako argazkien erakusketa, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatuta, Gure Etxean.
Nafarroako VIII. Edizioaren azoka, Foru plazan.
10:30 – 14:00 Sakanako XIII. Arte Azoka, Artebide taldeak antolatuta, Iortia kultur gunean.
11:30 – 13:00 Altsasuko zaldi lehiaketaren desfilea eta sari banaketa, Zelai kalean.
12:30 Altsasuko Txistulariekin kalejira.
18:00 – 19:30 Gorriti eta bere animaliak, Foru plazan (eguriarekin, Iortiako estalpean).
20:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.