Gaztainondo berriak

Guaixe 2019ko mar. 21a, 18:48

Bakaikuarrak gaztainondoak landatzen.

Azken urteetan bezala, bakaikuarrek gaztainondoak landatu dituzte basoan.

Hainbat bakaikuarrek auzolana egin zuten hilaren 10ean. Plazatik auntzetxerako eta bargarako bidea hartu zuten. Egitekoa: 16 gaztainondo landatzea. Lan erraza izan zen, Nafarroa Oinezera etorri ziren De Amicitia elkarteko boluntarioek lastailean zuloak egin baitzituzten. Beraz, atzo gaztainondo landareak haietan sartu, zainak lurrez estali eta landarea animaliez babesteko hesitu egin zituzten.  



Garai batean Bakaikuko familia bakoitzak hainbat gaztainondo zituen. Egun bat zehazten zuten, gaztaina mozte eguna, eta egun hartan joaten ziren gaztainak jasotzera.  Bakaikun hala aritu ziren joan den mendeko 60ko hamarkadara arte. 2014an gaztainondoen inguruko lantaldea osatu zuten, zuhaitzak gaixo zeudela eta kezka baitzegoen bakaikuarren artean. Eta ordutik, urtero, gaztainondoak landatzen dituzte bakaikuarrek.