Independentziak %94ko babesa jaso du

Guaixe 2014ko api. 13a, 21:34

Hurrengoa galdeketa sinbolikoa baino ofiziala izateko desioa azaldu du A13 ekimenak.

851 etxarriarrek eman dute botoa gaurko herri galdeketan. Gutxi gorabehera %42,55eko parte hartzea da. Haietak 804k (%94,48) erantzun diote baietz Nahi duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan? galderari. Ezezkoak 18 boto (%2,12) izan dira. Boto txuriak, berriz, 18 (%3). Baliogabeak, azkenik, 3 (%0,35).

2005ean Europako konstituzioaren inguruko erreferendumean 808 etxarriarrek parte hartu zuten. Azken udal hauteskundeetan, berriz, parte hartze handia izan zen. %72koa. Estatukoan, aldiz, %70ekoa izan zen parte hartzea.

Kataluniako aurreneko herri galdeketa Areyns de Muntu-en egin zuten. %41ek parte hartu zuen eta baiezkoak %96,2 izan ziren. Ezezkoak, berriz, %2,3.

Erlazionatuak