Herri galdeketa bulkatu zuen A13ko bi kide deklaratzera deitu dituzte

Guaixe 2014ko mai. 30a, 09:47

Galdeketa egiteko lokala alokatu zuen etxarriarra atzo pasa zen Altsasuko Guardia Zibilaren kuarteletik.

Apirilaren 13an Etxarri Aranatzen independentziari buruzko herri galdeketa egin zen. Hura sustatu zuen A13 ekimenak eta haren harira Nafarroako fiskaltzak ikerketa zabaldu du. Horrengatik, atzo galdeketa egiteko lokala alokatu zuen etxarriarriarra deklaratzera deitu zuten. Gaur, 10:30etan, A13 ekimeneko bi kide deitu dituzte Altsasuko kuartelera lekuko gisa deklaratzera.

Ekimenetik zabaldu duten prentsa oharrean azaldu dutenez, “antza, apirilaren 13ko herri galdeketa Etxarri Aranazko Udalarekin lotu nahi du ikerketak”. A13 ekimenetik nabarmendu duenez, “argi esan nahi dugu, hasieratik herritarrak erabaki zutela galdeketarekin aurrera egitea eta iritzi guztien errespetuan oinarrituz burututako ariketa demokratiko bat izan zela”. A13tik salatu dute “helburu politikoak baliatuz, erabakitzeko eskubidearen kriminalizazio kanpaina baten barruan kokatzen dela Fiskaliak irekitako bide hau”.

Erlazionatuak