Geroa Baik Etxarriko galdeketari buruzko ikerketa artxibatzea eskatu dio fiskaltzari

Guaixe 2014ko mai. 30a, 13:21

Koalizioak kezkaz hartu du fiskaltzak A13 herri ekimeneko bi etxarriar deklaratzera deitzea. Fiskaltzak ikerketa artxibatzeko eskatu du koalizioak. Geroa Baitik adierazi dutenez, “herritarrei gai jakin baten inguruan galdetu besterik egin ez dien herri ekimen bat ezin da kirminalizatu”. Herri galdeketan parte hartzea %42 izan zela gogora ekarri du koalizioak. Geroa Baitik esan dutenez, “beti egon gara herritarrei kontsulta egiteko prest, Sakanan bertan zenbait galdeketa egiteko proposamenak egin ditugu”.  

Erlazionatuak