EH Bildu: onartezina da herri galdeketaren kontra jotzea

Guaixe 2014ko mai. 30a, 13:22

Koalizioko kideen iritziz, herri galdeketagatik hiru etxarriar deklaratzera deitu izanak “Estatuaren izaera ez demokratikoa agerian utzi du”. EH Bildutik azaldu dutenez, “Etxarriko biztanleek beren iritzia emateko aukera izan zuten eta hori da, hain zuzen ere, mina ematen diena: herritarrok hitz egin eta iritzia ematea”. Atzo bertan Gasteizko Legebiltzarrean Autodeterminazio eskubidearen aldeko ebazpena onartu zela gogora ekartzearekin batera garagarrilaren 8an milaka herritar eskubidearen alde kalera aterako direla nabarmendu dute koaliziotik

EH Bildutik esan dutenez, “herritarron eskubideen kontrako neurriek ez dute tokirik gure herrian eta lanean jarraituko du euskal herritarron erabakitzeko eskubideak gauzatu ahal izateko”.

Erlazionatuak