Kultura, plazara

Guaixe 2020ko abu. 12a, 12:18
Hezurbeltzak taldearen kontzertua izanen da bihar Etxarri Aranazko plazan. ARTXIBOA

Etxarri Aranazko Udaleko Kultur zerbituzak Etxarrin Uda Bizi egitaraua osatu du. Bihar, osteguna, 21:00etan, Jon Maia, Gorka Hermosa eta Jesus Prieto 'Pitti' artisten 'Hezuzbeltzak' izanen da. Ekitaldiak doan dira, baina sarrerak udaletxean hartu behar dira

Koronabirusak sortutako egoeraren ondorioz, udalek udako festak bertan behera utzi behar izan dituzte eta, bere ordez, kultur ekitaldiak antolatu dituzte. Hortaz, Etxarri Aranazko Udalak abuztuko arratsalde eta gauetarako agenda betea osatu du. Ekitaldi bakoitzaren sarrerak aurreko astelehenetik aurrera jaso daitezke, hau da, bihar izanen de Hezurbeltzak ikuskizunaren sarrerak hilaren 7an jarri ziren eskuragarri. Astelehen honetan, hilaren 10ean, 20an izanen den Gatibu taldearen kontzertu akustirako sarrerak banatzen hasi ziren. 

Egitaraua
Abuztua

  • Osteguna 13, 21:00
  • Osteguna 20, 21:00
    • Gatibu akustikoa
  • Ostirala 21, 21:00
    • Bocabeats bakarrizketak
  • Osteguna 27, 21:00
  • Igandea 29, 19:30

Iraila

  • Osteguna 3, 21:00
  • Ostirala 4, 20:30
    • Kultur 2020: Tenpora taldearen kontzertua
  • Igandea 13, 19:00
    • Sonakay taldearen kontzertua
  • Ostirala 18, 20:30
    • Euskaraldia: Xabier Artiedaren Txor Txor Bakarrizketa 
  • Igandea 20, 19:00
    • Amak taldearen kontzertua
  • Igandea 27, 19:00
    • DNA 2020: Concavo Convexo ikuskizuna

 

Erlazionatuak