Karasatorre kartzelaz aldatu dute

Guaixe 2021ko api. 13a, 11:24
Presoen etxeratzea eskatzeko elkarretaratzea.

Albocassereko espetxetik (480 km) El Duesoko espetxera (170 km) lekualdatu dute.

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Juan Ramon Karasatorre Aldaz preso etxarriarra herritik gertuago dagoen kartzela batera lekualdatu dute: Castellon Albocassereko espetxetik (480 km) Kantabriako El Duesoko espetxera (170 km). Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak Karasatorreren lekualdaketaren berri otsailaren 5ean eman zuen eta hura ostiralean bukatu zen. Han Euskal Preso Politikoek Kolektiboko (EPPK) 15 kide zeuden preso martxo akaberan. 

EPPKko bost preso etxarriar daude eta Karasatorrerena egin arte, Espainiako espetxeen erakundeek egin duten leku aldaketa bakarra Luis Mariñelarena Garziandiarena zen, Galiziatik Palentziara lekualdatu zutena. Beste bi lekualdaketa ere iragarri zituzten Asier Carrera Arenzana Palentziatik Martutenera eta Unai Parot Navarro Cadizetik Leonera. Azken bi preso horiek zeuden kartzela berean segitzen dute. 

Preso etxarriarren helbideak

  • Juan Ramon Karasatorre Aldaz
    



C.P. El Dueso, Cantabria
    Avda. de Berriá, s/n 

    39740 Santoña (Cantabria)

  • Luis Mariñelarena Garziandia
    



Dueñas – La Moraleja Centro Penitenciario




    Carretera P-120




    34.210 Dueñas (Palencia)
  • Asier Karrera Arenzana




    Dueñas – La Moraleja Centro Penitenciario




    Carretera P-120




    34.210 Dueñas (Palencia)
  • Unai Parot Navarro




    Puerto III Centro Penitenciario
    



Ctra. Jerez-Rota, km. 




    11.500 Puerto de Santa María (Cádiz)
  • Jon Gurutz Maiza Artola



    Lannemezan Centre Pénitentiaire
    


Chemin de la Plaine
    


B.P. 166

.307 
    Lannemezan Cédex