Emakumeari buruzko jardunaldien 30. urteurrena

Guaixe 2023ko ots. 28a, 14:30

2021eko Lilasterketa Irurtzunerantz. ARTXIBOA

Martxoaren 8aren harira hainbat ekimen antolatu dituzte Irurtzunen: 1ean, 'Los hijos de Perséfone' jarduera; 2an, literatura solasaldia; 4an, afaria; 5ean, antzerkia; 12an, kontzertua; 15ean, zinemara; 18an eta 19an, scape room; 25ean, kafe solasaldia, eta 6tik 31era pintura erakusketa.

Irurtzungo Emakume Taldeak Emakumeari Buruzko Jardunaldiak antolatu izan ditu urtero, eta badira 30, martxoaren 8aren harira. Hilabetean zehar emakumeari lotutako zenbait ekimen antolatu dituzte eta aurten ere, Irurtzungo Udalaren eta Kultur Kontseiluaren laguntzarekin, programa oparoa antolatu dute.

Bestetik, emakumeen egunaren harira Irurtzungo Emakume Taldeak liburu bat, abesti bat eta film bat proposatu dituzte: Amelia Tiganusen La revuelta de las putas liburua; Arima Soul taldearen Gu andereak abestia, eta La Chicas del Cable telesaila ikus-entzunezkoetan.

Irurtzungo XXX. Emakumeari Buruzko Jardunaldiak

Martxoak 1 asteazkena
18:00, liburutegia

Martxoak 2 osteguna
19:00, Pikuxar

Martxoak 4 larunbata
21:30, Iratxo

  • Afaria eta Lorena Arangoaren emanaldia
    Afarirako txartelak kultur etxean edo udaletxean eros daitezke otsailaren 28ra arte, 25 eurotan.

Martxoak 5 igandea
19:00, kultur etxea

Martxoak 8 asteazkena
EMAKUMEEN EGUNA

  • 18:30 Elkarretaratzea, Foru plazan.
  • 19:00 Photocall.

Martxoak 12 igandea
18:00, Barazkigune

  • Kontzertua: Naroak.

Martxoak 15 asteazkena
18:00, Foru plaza

  • Zinemara ateraldia.

Martxoak 18 larunbata / Martxoak 19 igandea
10:00 / 11:30 / 13:00 / 16:30 / 18:00 / 19:30, kultur etxea

Martxoak 25 larunbata
16:30, kultur etxea

  • Emakume taldearen 30 urteen inguruko kafe solasaldia.

Martxoak 26 igandea
09:30, Foru plazan

  • Lilasterketa: Irurtzundik Altsasura.
    Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak antolatuta.

Martxoaren 6tik 31era
La Tahona eta La Moncloa tabernak