Mikel Lasarte izan da Mank-ek sustatutako Sakanako Harri Jasotze Eskolako sortzaile eta arima. Bere ikasle izandako Jon Irañetak hartu du bere lekukoa eta pozik dago Lasarte. "Harri Jasotze Eskola esku onetan utzi dut". Taila motozerra txapelketa eta erakustaldietan jarraituko du.