Jon Irañeta

"Gazte asko animatzen ari dira harriekin. Crossfit-ak eta Sare Sozialek eragina dute"

Maider Betelu Ganboa 2025ko mar. 5a, 12:00

Jon Irañeta da Sakanako Harri Jasotze Eskolako arduradun berria, Mikel Lasarteri lekukoa hartuta. Hamar harri jasotzaile trebatzen dira eskolak Izurdiagan duen egoitza berrian, "baina jende gehiago animatzea nahi dugu. Giro ederrean gabiltza, gustura".