egitaraua

Bost festa egun Irurtzunen

Guaixe 2025eko uztailaren 14a

2024ko Irurtzungo festetako txupinazoaren ondorengo kalejira. ARTXIBOA

Uztailaren 16tik 20ra, asteazkenetik igandera, ospatuko dituzte festak irurtzundarrek. 

Uztailaren 16an, asteazkena, arratsaldean hasiko dira Irurtzungo festak, eta 20ra arte, igandea, iraunen dute. Irurtzungo Udalak antolatutako egitaraua ez ezik, Barazkiguneak ere ekimenak antolatu ditu eta Pikuxarren ere egitasmoak izanen dira. Besteak beste, ostiralean Kalderete eguna izanen da. 

2025eko Irurtzungo festak

Uztailak 16 asteazkena

12:00 Haurrendako jokoak, Barazkigunek antolatuta, Barazkigunen.

13:00 Barazkigunearen irekiera, Barazkigunek antolatuta.

17:00 Kartelen erakusketa: Irurtzungo Festak 2025, udalbatza aretoan.

17:30 2024an jaiotako haurrei zapiak eta erraldoien eta buruhandien konpartsaren ipuina banatzea.

18:00 Festak iragartzeko txupinazoa. Ondoren, erraldoi eta buruhandien konpartsa, gaitari, Orritz dantza taldea eta EZK txarangaren kalejira.

20:00 Orritz dantza taldearen emanaldia.

20:45 EZK txarangarekin dantzaldia.

21:30 Jauziak.

22:00 Larrain Dantza.

22:30 Zezensuzkoa, kultur etxeah hasi eta Gernika parkeraino.

00:30 Oinutsik taldearen emanaldia.

Uztailak 17 osteguna

10:00 Dianak.

11:00 – 12:30 Haurrendako Margo Lehiaketa, plazako karpa. Oharra: Materiala antolatzaileek jarriko dute.

11:30 Joko eta herri jolasak, Gernika plazan.

12:00 – 14:30 Haurrendako Parke Handia, Foru plazan.

13:00 Pancho Balbuenarekin bermut musikala, Gernika plazan.

14:00 Herri bazkaria, Barazkigunek antolatuta, Atakondoako patioan. Oharra: jantzi horteroez jantzita.

17:00 Aurpegi margoketa, Irurtzungo Pintura Gelaren eskutik, plazako karpan.

17:30 Barazki Gurdiarekin kalejira, Barazkigunek antolatuta.

17:00 – 19:00 Haurrendako Parke Handia, Foru plazan.

19:30 Haurrendako txokolate jana (zeliakoendako egokia), Foru plazan.

20:00 Xaiborrekin musika emanaldia, Foru plazan.

22:00 Larrain Dantza.

22:30 Zezensuzkoa, kultur etxean hasi eta Gernika parkean amaitu.

23:00 Kontzertuak, Barazkigunek antolatuta: Txep, Txartoak, Atakondoa Punk School eta DJ Botxas, Barazkigunen.

00:30 DJ Kapitan General, Foru plazan.

Uztailak 18 ostirala

10:00 Dianak.

11:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa.

14:00 Kalderete lehiaketaren epaia. Oharra: izena ematea 13:00ak arte, plazako arkupeetan.

14:30 Kaldereteak.

17:30 Bazkalostea eta Elektrokelarekin kalejira.

17:30 – 19:30 Levelibular taldearekni zirku tailerra, Gernika plazan.

18:00 Afizionatuen Esku Pilota Jaialdia.

19:00 Karaokea, Barzkigunek antolatuta, Barazkigunen.

20:00 Kresalarekin musika emanaldia.

22:00 Larrain dantza.

22:30 Zezensuzkoa, kultur etxetik Gernika plazaraino.

23:30 Kontzertuak, Barazkigunek antolatuta: Amaiur 22, Mendeku, Bulkada eta DJ Boletus Rumberus.

00:30 Kresalarekin musika emanaldia. Ondoren, DJ Oixani.

Uztailak 19 larunbata

10:00 Dianak.

12:00 Marietak Zirkus Zirika Zirkusen antzerkia euskaraz, Foru plazan.

13:00 Transfugas taldearekin bermut musikala, Foru plazan.

17:00 – 19:00 Haurrendako parkea, Gernika plazan.

18:00 Tximista Txaranga, Barazkigunek antolatuta.

18:30 Herri kirolak: Aizkoran: Aitor Saralegi / Ioan Goikoetxea; Malen Barrenetxea / Nerea Arruti; Eneko Saralegi Altueran. Harrijasotzaileak: Sakanako Harri Eskola; Iparraldeko jokoetan: Tubi bustinza. Foru plazan.

21:30 Jauziak.

22:00 Larrain dantza.

22:30 Zezensuzkoa, kultur etxean hasi eta Gernika plazan amaitu.

00:00 Kontzertuak, Barazkigunek antolatuta: Guri Bost, Hilketa eta Lexcrazy.

00:30 Oxabirekin musika emanaldia. Ondoren, DJ Jo Ta Txo.

Uztailak 20 igandea

10:00 Dianak.

11:15 Txantrea eta Irurtzungo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsen topaketa.

14:00 Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren agurra.

14:30 Jubilatuen bazkaria. Ondoren, dantza.

17:30 Irurtzungo dantza txikien eskolaren emanaldia, plazan.

19:00 XXVII. Eskorga kronoeskalada, ordu eta bat lehenago. Oharra: elizan apuntuta.

20:00 Txingores de la Rencleren kontzertua.

22:00 Larrain dantza.

22:30 Zezensuzkoa, kultur etxean hasi eta Gernika parkean amaitu.

Afari autogestinoatua, Barazigunek antolatuta. Oharra: eraman afaria etxetik eta Barakzigunek edaria jarriko du.

Ondoren, azeituna jaurtiketa lehiaketa.

00:00 DJ On Festa eta Gaixoa ni.

Erlazionatuak

Kaldereteen artean

Erkuden Ruiz Barroso uzt 15 Irurtzun