Abuztuaren 22an hasiko dira Lakuntzako festak, larunbatarekin, eta sei egunez festa izanen da nagusi lakuntzarren artean. Tartean Haurren eguna, Aittun-Amiñen eguna, Euskararen eguna eta Gazte eguna ospatuko dute. Bezperan, abuztuaren 22an, ostirala, Biltokik Aurrera Bitotek jaialdia antolatu du.
Festei hasiera eman aurretik, festetako kartel lehiaketako sariak banatuko dituzte: Munia El Marhoum Iruretagoiena (helduen kategoria), Sara Vergara Iraola (gazteen kategoria) eta Oier Ondarra Saraegi (haurren kategoria). Odol eta organo emaileak omenduak izanen dira txupinazoaren jaurtiketarekin.
2026ko Lakuntzako festak
Abuztuak 21 ostirala
Bezpera
17:00 Aurrera Biltotek, Biltokik antolatuta: Montxo, Larreta, Isma Level, Txen, I+D, Garate eta Morti.
Abuztuak 22 larunbata
11:30 Ezkil errepikea.
12:00 2025ean jaiotako haurrei zapi banaketa eta kartel lehiaketaren sari banaketa.
12:30 Txupinazoa, odol eta organo emaileei omenaldian
Zarata Txaranga.
Lakuntzako Erralodi eta Buruhandien konpartsak.
13:00 Auzatea.
13:45 Etxera! Festa hasiera, Haizea elkartean.
15:00 Etxera! Herri bazkaria, plazan.
16:30 Apar festa, Larraina plazan.
19:00 Larrain dantza Haizaldi gaiteroekin.
20:00 Auzatea eta Buruhandiak.
20:00 – 08:00 Salaketa eta arreta telefonoa: 660 384 328.
20:00 – 22:00 Patxi eta konpainia taldea, plazan.
22:00 Zezensuzkoa.
00:00 – 04:00 Gabezin erromeria, plazan.
Abuztuak 23 igandea
11:00 Meza.
12:00 Herri Kirolen erakustaldia.
13:00 Auzatea Lakuntzako Pertza Elkartearen eskutik.
13:30 – 16:00 Kantu Salda musika emanaldia, plazan.
17:30 Gazteen pilota partiduak, Behar zana pilotalekuan.
18:00 Karro Tekno Gorria eta Edalontzi Txapelketa.
20:00 Auzatea eta Buruhandiak.
Hogei Berriro musika taldea, plazan.
22:00 Zezensuzkoa.
00:00 – 03:00 Musika Misgo DJ Afro-Euskal musika, plazan.
Abuztuak 24 astelehena
Haurren eguna
10:30 Dianak Haizaldi gaitariekin.
11:00 – 14:00 Puzgarriak, frontoian.
11:30 Kuadrillen arteko Arroz Txapelketaren hasiera (saria egongo da), plazan eta Abarrategiko zuhaizpean.
12:30 Lakuntzako Erraldoi eta Buruhandien konpartza Haizaldi gaitariekin.
13:00 Auzatea Gure Nahiaren eskutik.
14:30 Arroz Txapelketarako aurkezpena eta sariketa.
16:30 – 18:30 Puzgarriak.
20:00 Auzatea eta Buruhandiak.
20:00 – 22:00 Trikiteens erromeria, plazan.
22:00 Zezensuzkoa.
00:00 – 03:00 Trikiteens erromeria, plazan.
Abuztuak 25 asteartea
Aittun-Amiñen eguna
12:00 Meza.
13:00 Auzatea gurasoen eskutik.
13:30 Play Back txapelketa, plazan.
14:30 Aittun Amiñendako bazkaria. Bazkalostean, bingoa.
17:00 III. Lakuntzako Sari Nagusia, kadeteen mailako txirrindularitza proba.
20:00 Auzatea eta Buruhandiak.
Festa fiesta party party ikuskizuna Xabier Artiedarekin, plazan.
22:00 Zezensuzkoa.
Ane Martijaren kontzertua, plazan.
23:00 Elektrokela Elektrotxaranga.
Abuztuak 26 asteazkena
Euskararen eguna
10:30 Dianak Haizaldi gaitariekin.
11:00 Zinten jolasa (oharra: kaskoa derrigorrezkoa).
11:30 Mintzapraktika, Aiaupenanik antolatuta, plazan.
13:00 Bertso saioa, plazan: Eneko Lazkoz, Alaia Martin eta Ekhiñe Zapiain.
Auzatea Lagun Artearen eskutik.
14:30 Kantu bazkaria Kuxkuxturekin, plazan.
20:00 Auzatea eta Buruhandiak.
Olloki taldea, plazan.
22:00 Zezensuzkoa.
00:00 – 03:00 Eztitan erromeria, plazan.
Abuztuak 27 osteguna
Gazte eguna
12:30 Berpiztu dantza moderno taldearen emanaldia, plazan.
13:00 Auzatea Biltokiren eskutik eta trikipoteoa, plazan.
15:00 Gazte bazkaria, plazan. Bazkalostean, Piropo Txapelketa eta Bingoa.
18:00 Elektrokutau Elektrotxaranga.
20:00 Buruhandiak eta auzatea.
22:00 Zezensuzkoa.
23:00 Kontzertuak, plazan: Ganibet, Kumbialari eta TCBB The Church Back Boys.
Ondoren, DJ Larreta, Biltokin.