Cementos Portland Valderrivasek (CPV) ingurumen baimen integratu berria eskuratu zuen 2013ko ilbeltzaren 16an. Horrela, Olatzagutiko porlandegian erregai alternatiboak balorizatzeko baimena jaso zuen. CPVk baimena jaso eta bi urteetan proiektua gauzatu ez duenez, Nafarroako Gobernuak hura iraungitzat eta inongo eraginik gabekotzat jo du. Ebazpenaren tramitazioan CPVk hamar egun izan zituen aurkako alegazioak aurkezteko baina ez zuen halakorik egin. Gobernuaren erabakiari, hala ere, helegitea aurkeztu dakioke.
Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako Gobernuari porlandegiaren hondakinak erretzeko baimena iraungia, baliorik gabe dagoela izendatzea eskatu zion garagarrilaren 24an.