Aplikazioen munduan nabigatzen VI

Iosu Lizarraga 2016ko mai. 20a, 08:00

Aplikazioen munduan nabigatzen VI

Sea Hero Quest

Joko bat da, zientzialariei dementziaren aurka borrokan egiteko laguntzen diena. Besterik gabe, momentu on bat pasa dezakezu, itsaso eta paduren azpian dauden izaki magikoei jarraituz. Eta bitartean mundu osoan 45 milioi pertsonei eragiten dien gaixotasun honen kontra borrokatzen lagundu dezakezu. Soilik 2 minutu jolastuz, 5 orduko ikerketa zientifiko baliokidea sortzen egongo zara.

GLITCHERS-ek sortua, Deutsche Telekomek aurkeztuta eta University College London eta University of East Anglia zientzialari eta Alzheimer´s Research jendearen laguntzarekin batera, SEA HERO QUEST zientzia eta entretenimendu gailur epiko bat da, dementziari buruzko ikerketa nola egiten den modua betirako aldatuko duena. Navigate Arctic Rivers, Golden Shores eta Mystic Marches (eta Kano Reef laburrera), zure egunerokoan oroitzapenak biltzen dituzte, eta Adorabella, Galleo eta Octopid izaki magikoak jarraitzen dituzte. Bildu ahalik eta itsasoko izar gehienak eta erabili zure ontzia pertsonalizatzeko; kolore berri bat, beste banderak aukeratu eta beste hainbat gauza.

Younity: Home Media Server

Younity, etxeko multimedia zerbitzaria. Zure ordenagailuan http://getyounity.com web gunean dzaitu dizu. Gainera, ordenagailuan gordetako multimedia guztia zure mugikorraren memoriara transmititu dezakezu, informazioa offline izateko.

Garrantzitsua: younity mugikor eta ordenagailuetan instalatu behar da.

  • Hainbat ordenagailu BATERATU: Zure ordenagailuen eduki guztiak bateratu ahal dituzu, menu antolatu batean eta zure eduki guztietan aldi berean bilatu dezakezu, zure gailu guztien bidez.
  • Zure bideoak eta musika STREAMING: Edozein pelikula, bideo edo GoPro bideo zure ordenagailuetatik mugikorretara streaming bidez transmititu dezakezu; zure musika kolekzio eta erreprodukzio listak zure ordenagailuetatik mugikorretara transmititu ditzakezu; zure mugikorren memoriara musika deskargatu dezakezu, konexiorik gabe eskuragarri izateko; eta iTunes kolekzioak bateratu ditzakezu hainbat ekipoetan.- -
  • Zure ARGAZKIAK eskuragarri: Zure ordenagailuetan gordeta dituzun argazki guztiak eskuragarri dituzu mugikorretatik; zure argazkiak erresoluzio osoan deskargatu ditzakezu eta zure ordenagailuetan gordeta dituzun argazkiak sare sozialetan argitaratu ditzakezu. 
  • FITXATEGIAK eskuragarri: Ekipo ezberdinetariko zure dokumentu guztiak eskuragarri izango dituzu eta tamaina handiko fitxategiak zure mugikorretik kanpo gordeta, baino eskuragarri izango dituzu.
  • ASEGURATUA ETA PRIBATUA. 

Fabulous

Zientzian oinarritutako zure energia handitzeko coachinga da. Berari esker, osasun gehiago izateko, pisua galtzeko eta hobe lo egiteko zure bizitzan ohitura osasungarriak eta errutinak txertatuko dituzu. Zure helburu osasuntsu eta produktiboak lortzeko, urratsez urrats programa bat jarraitu beharko da. Zure bizitzan 5 ohitura sartuz, –altxatzerakoan kirola egin, elikadura hobetu, hobe lo egin, pisua galdu eta motibazioa mantenduko duzu.