Euskararen presentzia eta erabilera eremu sozioekonomikoan bulkatu asmoz, Euskarabideak, Euskararen Nafar Institutuak, lantoki pribatuetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko deialdia egin du. Deialdi horrek 80.000 euroko diru-poltsa du. Haren bidez hiru jarduera lagundu daitezke. Aurrena, enpresetan estreinako euskara plana egitea aurten, eta, hala balegokio, plana betetzea. Hori egin nahi duten enpresen artea Nafarroako Gobernuak 20.000 euro banatuko ditu.
Hurrena da aurretik euskara plana duten enpresei zuzenduta. Euskara plana hura betetzeko 2020rako zehaztutako ekintzak kudeatzea diruz lagunduko du Euskarabideak 45.000 eurorekin. Eta, azkenik, ekintza solteak, entitatean edo lantokian euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko direnak dira diruz lagunduko direnak. Horretarako, 15.000 euro bideratu dira. Deialdi berean, Euskarabideak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) euskara garatzeko 20.000 euro dirulaguntza deialdia egin duela jakinarazi du. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 2019ko azaroaren 1etik 2020ko lastailaren 15era arte gauzatuko diren jarduerak lagunduko ditu.