1996ko otsailaren 20 hartako arratsalde-gau partean elurrak eta izotzak N-1 eta N-240 errepideak erabili ezin utzi zituzten. Eta Euskal Herria, Santander, Galizia, Asturias edo Portugalgo mila pertsona inguru harrapatuta gelditu ziren. Autoak ziren gehienak, baina autobusak ere bazeuden eta jakina, kamioiak ere. Garraiolariak, zama lapurtuko zieten beldur ibilgailuetan pasa zuten denboralea. Besteendako Sakanako herriak izan ziren aterpea, bereziki, Altsasu, mila bat pertsona hartu zituena herri inauteri betean. Antzeko egoera errepikatu zen 2018ko ilbeltzaren 6an.