Urteko egunik luzeena omen da ekainaren 23koa. Egia esan, udako solstizioa ekainaren 20an izanen da, baina aspaldi udaren hasieran San Juan bezpera egunera aldatu zuten. Nolanahi ere, solstizioaren tradizioa edo San Juan bezperaren ohitura suak piztea da. Suak eguzkia sinbolizatzen du, eta egun horretan, hain zuzen, eguzkia gurtzeko suak pizten ziren. Horiekin ere gaua argitzen da, gau magikoa bihurtuz. Eguzkia agurtzeko modua ere bada, izan ere, hemendik aurrera egunak laburragoak izanen dira.
Hala nola, San Juan bezpera ospatuko dute Sakanako hainbat herritan, ekainaren 23an, igandea, iluntzean; zenbait herritan ospakizuna aurreratu dute, esaterako, Dorraon ekainaren 21ean eta 22an ospatuko dute San Juan, Olatzagutian ekainaren 22an Batuekon elkartuko dira, eta Ekain ere larunbatean ospatuo dute udaren etorrera. Bestetik, Altsasun San Juan egunean ere ospakizunak jarraituko du, eta ohiturari jarraituz iratze alfonbrak jarriko dituzte etxeen atarietan eta enramadak gustuko duten pertsonen balkoietan.
Izurdiagan, Uharte Arakilen eta Arbizun San Juan festak ospatuko dituzte ere egunotan.
San Juan ospakizunak
Dorrao
San Juan festak
Ekainak 21 ostirala
19:00 Errosarioa, San Juan ermitan.
20:00 Auzatea
Ekainak 22 larunbata
09:00 Meza, San Juan ermitan.
10:00 Gosaria
15:00 Bazkaria,ermitan.
Ekai
Ekainak 22 ostirala
21:00 Plazan, iturriaren ondoan, sua piztu eta afaria prestatuko dute.
Olatzagutia
Batueko
Ekainak 22 ostirala
10:30 Kalejira Burundar Txistulariekin. Jarraian, Batuekora San Migel plazatik.
11:00 Hamaiketakoa, Batuekon.
13:00 Haurrendako jolasak, OGAk antolatuta.
14:00 Palestinaren aldeko herri argazkia, OGAk antolatuta.
14:30 Bazkaria kuadrillen artean.
17:00 Dantzaldia La Cigarra txarangarekin.
Aizkorbe
Ekainak 23 igandea
20:00 Iturri ondoko parkean elkartu, sua egin eta bertan herri afaria eginen dute. Ondoren, suan saltoka ariko dira.
Errotz
Ekainak 23 igandea
21:00 Frontoian elkartu, sua piztu eta afaria prestatu; kontzejuak jatekoa jartzen du. Ondoren, suaren gainean salto eginen dute.
Irurtzun
San Juan gaua
Ekainak 23 igandea
22:30 Suaren bila ikuskizuna
Jatorrian, Sua zerutik eroritako tximista batek sortu zuen. Ama Naturak bidalitako tximista, Lurreko izaki guztientzat opari gisa. Suak neguko gau luzeetako berotasuna eta argitasuna eskaini zien, besteak beste, lurreko biztanleei egun hartatik aurrera. Horregatik gizakiek Sua eta Ama Natura gurtzea eta babestea erabaki zuten; erritualak eginez, festak ospatuz eta tenpluak eraikiz. Horrela izan da urtez urte, mendez mende begi bakarreko izaki ikaragarri batek berekoikeriaz jokatuz Sua lapurtzen saiatu den arte! Lortuko ote du?. Amikoren zuzendaritza eta Iskidi eta Irurtzungo sorginen parte hartzearekin. Aizpeak eta Pikuxarrek antolatuta, plazan.
Etxarren
Ekainak 23 igandea
20:00 Barbakoan txistorra, hirugiarra eta saltxitxak prestatuko dituzte, eta herritarrek eramandako hestekiak eta gazta ere egonen da dastatzeko, Aranburu frontoiaren parean.
Egiarreta
Ekainak 23 igandea
21:00 Bi su piztuko dituzte: handiaren gainean saltoka ibiliko dira eta txikian afaria prestatuko dute, frontoiaren ondoan.
Zuhatzu
Ekainak 23 igandea
19:00 Otamena, txistorra, urdaia eta beste, akordeoilariak eta pandero jolearen musikak girotuta.
20:00 Sua piztea, garbitoki ondoan.
Satrustegi
Ekainak 23 igandea
Iluntzean, sua piztu eta barbakoa eginen dute: Txistorra eta hirugiarra.
Hiriberri Arakil
Ekainak 23 igandea
20:00 Txitera elkartean parrillada. Ondoren sua piztu eta haren gainean saltoka ariko dira.
Ihabar
Ekainak 23 igandea
Iluntzean, sardinak egin, jendeak eramandakoa jan eta sagardoa edateko aukera izanen da, autobiako zubi ondoko pabilioian.
Irañeta
Ekainak 23 igandea
20:30 Frontoiaren eta Txapel Azpi elkartearen atzeko aldean elkartu eta otamena izanen da. Udalak urdaia eta ardoa emanen ditu. Ondoren, sua piztu eta saltoka ibiliko dira.
Arruazu
Ekainak 23 igandea
Arratsaldean, gazteak herritik buelta emanen dute sutarako gauzak biltzeko. Gero sutarako mordoila prestatu eta parrillada eginen dute, eliz atzekaldean.
22:00 Sua piztuko dute.
Lakuntza
Ekainak 23 igandea
Iluntzean, Suak piztea eta afariak.
22:00 Ezkil jotzea.
Ekainak 24 astelehena
20:00 Sardinada, Tania arraindegiaren laguntzarekin, Gure Nahia elkartean.
Unanu
Ekainak 23 igandea
Iluntzean, suak piztu eskolak zireneko plazan eta kale batzuetan. Suaren gainean saltatu aurretik “Subiek ez piketzeko” esanen dute.
Lizarragabengoa
Ekainak 23 igandea
22:00 Sua egin eta haren gainetik sato eginen dute, plazan.
Etxarri Aranatz
Ekainak 23 igandea
Karrika bakoitzak bere sua piztuko du eta haien inguruan elkartuko dira aldamenak.
Bakaiku
Ekainak 22 larunbata
19:00 Maiatza jasotzea. Ondoren, pintxo potea.
Ekainak 23 igandea
20:00 Auzatea auzoan: gazta, txorizoa eta ardoa banatuko ditu udalak.
22:00 Sua piztea, elkartearen aurrean.
Iturmendi
Ekainak 23 igandea
18:30 Frontenis Txapelketa pilotalekuan
20:00 Auzatea eta San Juan bezperako sua piztea plazan
Ondoren, afari herrikoia plazan
Urdiain
Ekainak 23 igandea
19:30 Herrietxetik San Juan ermitara kalejira, txistulariekin, garai bateko jantziak daramaten neskekin eta dantzari txikiekin. Iristean, meza, ermitan.
Ondoren, sua piztu, San Juan kantaita eta dantzari txikien emanaldia, ermitako plazan.
Herrian bueltan, auzoka afariak eginen dituzte.
Altsasu
Ekainak 23 igandea
16:45 Txupinazoa trikitlariek lagunduta, San Joan plazan.
17:00 Haur jolasak Tramankulu taldearekin, San Joan plazan.
18:00 Txokolate jana Azabache taldeak girotuta, San Joan plazan.
19:30 Udalbatza, Altsasuko Txistulariekin batera, udaletxetik San Joango ermitara abiatuko da. Udako solstizio ospatzeko festa eta auzatea, Kukuerrekak antolatuta.
20:30 Festaren hasieran: sua piztea eta auzatea, San Joango ermitan.
Herriko suak pizteko txupin iragarlea.
Kalejira San Joan ermitatik Foru plazarailno Altsasuko Txistulariek lagunduta.
Auztea, ermitauaren etxean.
21:30 – 23:30 Eztanda Txarangak suak girotuko ditu.
Oharrak: kuadrilla desberdinek ahal duten heinean suak kopartitzea eskatu du udalak. Suak soilik arearen bitartez babestutako zoruan egin ahalko dira; udalak herriko hainbat tokitan area utziko du bertan eskuragai izateko: Pilotajauku, Amandrea kalea, Zubeztia, Zelai, Intxaurrondo, Idertzagain, Amaia, Zumalakarregi eta Frontoi Zeharbidez. Ezin da surik egin ibilbigailuen edo oinezkoen igartzea ekiditen den tokietan. Suak guztiz itzalita geratu behar dira eta su bakoitzaren ingurua gaributa geratu behar da.
Ekainak 24 astelehena
20:00 Zortzikoa Altsasuko Txistulariekin eta auzatea, Foru plazan.
22:00 Haize Berriak bandarekin dantzaldia, Foru plazan.
Olatzagutia
Ekainak 23 larunbata
19:30 DJ Adrian Romanos, txistorrada, afariak eta suak, Barandi tabernan.
Iluntzean, suak eta afariak kaleetan.
Ziordia
Ekainak 23 igandea
18:00 Batuekora joan eta han merendatu.
21:00 Afaria, Txoperan.
22:15 Zortzikoa, Txoperan
22:30 Sua piztea, Txoperan.