Bi urteroko ospakizuna, Euskal Festa.

Guaixe 2017ko urr. 20a, 11:51

Bi urtean behingo hitzorduari hutsik egin gabe, bueltan da Euskal Festa. Uharten Guk Gureak elkarteak antolatu du ospakizuna, hirugarren edizioa duena. Uharte Arakilen euskal kulturari bultzada eman asmoz sortu zen festa, eta herrian horretan aritzen direnei aitortza egiteko.

Elkarte antolatzailea 2013an sortu zen eta hiru helburu jarri zizkion bere buruari: memoria historikoa berreskuratzea, euskal kultura bultzatzea eta euskal nortasuna babestea. 2013ko lastailean Euskal Astea antolatu zuen eta hura despeditzeko aurreneko Euskal Festa egin zen.

Egitaraua
11:00 Dianak gaitariekin.
11:30 Kalejira joaldun, erraldoi eta buruhandien konpartsa eta dantzariekin.
12:30 Herriko seme-alaben plazan dantza-omenaldia.
13:30 Aizkora apustua: Gorriti II. eta Gorriti III. aita-semeak.
14:30 Herri bazkaria.
16:00 Popi eta Zaratrako pailazoak.
17:00 Elizagoien ahizpen kontzertua.
19:00 Garabatos taldearen kontzertua.
20:00 Taloak.
21:00-24:00 Kapri taldea.

Erlazionatuak

Euskal eta festa

Guaixe 2015 urr 12 Uharte Arakil