Irailaren 6an hasiko dira Ziordiko festak

Guaixe 2023ko ira. 4a, 11:35

2022ko Ziordiko festak. ARTXIBOA

Irailaren 6tik 10era, asteazkenetik igandera, ospatuko dituzte festak ziordiarrek.

Irailaren 6an, asteazkena, piztuko dute 2023ko Ziordiko festei hasiera emanen dien txupinazoa eta aurretik bost eguneko festak izanen dituzte ziordiarrek, irailaren 10era arte, igandea. Ziordiko festetako egitarauan udalak "gure bezalako herri txikietan elkarrekin egoteko, gozatzeko eta antolatu diren ekimenetan parte hartzeko" eguna direla esan du, "festak herriaren bizimoduaren isla dira, eta gure herria bizirik dagoela erakusteko aukera ematen dute". Bestetik, "gurekin ezin direnak egon" gogoan izan ditu udalak, baita eraso sexistarik gabeko festak aldarrikatu du ere.

Irailaren 9an, larunbatean, Ziordiko festetara joateko Jaibus zerbitzua izanen da.

2023ko Ziordiko festetako egitaraua

Irailak 6 asteazkena

13:00 Gazte poteoa, gazte asanbladak antolatuta.

15:00 Herri bazkaria, gaztetxean, gazte asanblada antolatuta.

17:00 Bingoa, gazte asanbladak antolatuta.

19:00 Txupinazoa, La Cigarra txarangarekin, udaletxean.
Kanpaiak jotzea.

19:10 Ziordiko inauterietako eta Ziordiko zortzikoaren bideoaren proiekzioa, udaletxean.

19:20 2022an jaiotako haurrei zapiak jarztea eta herriko helduei omenaldia, udaletxean.

19:30 Dantza emanaldia: herriko haurrek prestatutako koreografiak, udaletxean.

21:30 Herri afaria, Txoperan.

00:00 - 03:30 DJ Txumari, plazan.

03:00 Entzierrikoaren VII. urteurrena.

Irailak 7 osteguna
Haurren eguna

12:00 - 14:00 Haurrendako jolas parkea, plazan.

14:30 Haurren bazkaria, elkartean.

16:30 - 18:30 Uretako puzgarria haurrendako.

19:00 Kale haurrendako ikuskizuna: Moby Dick, plazan.

20:00 Japoniar bonbak, plazan.
Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa, plazan.
Kalderete lehiaketa, plazan.

20:00 - 22:00 Xaloki taldearekin dantzaldia, plazan.

22:00 Zezensuzkoa.

23:00 - 00:15 Kolpezblai Elektrobatudaka, herritik zehar, gazte asanbladak antolatuta.

00:00 - 03:30 DJ Txumari, plazan.

01:00 DJ Mortadelo eta Filemona, gaztetxean, gazte asanbladak antolatuta.

Irailak 8 ostirala
Adinduen eguna

09:00 Aurora, herritik zehar.

12:00 Meza, elizan.

13:00 Adinduen eta abesbatzaren luntxa, plazan.

13:30 Estampas Navarras jota taldea, plazan.

17:30 Pilota eta pala partiduak , frontoian:
Gaztetxoak:
Iñigo Otsoa - Enai Garcia de Eulate / Amets Arregi - Iker Zabala
Afizionatuak pala:
Saioa Berekoetxea - Naroa Otxoa / Enara Macicior - Ane Kerejeta
Afizionatuak esku pilota:
Iurgi Flores - Gontzal Azkarraga / Oier Otxoa - Josu Igoa

20:00 Japoniar bonbak, plazan.
Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa, plazan.

20:00 - 22:00 Alarma Morea taldearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa, herritik zehar.

23:00 Techno gaua: Txub, I+D, Txen eta Morti DJak, gaztetxean, gazte asanbladak antolatuta.

00:00 - 01:30 Chuchin Ibañez taldearekin dantzaldia, plazan.

01:30 - 03:30 Dj Gaztemusic, plazan.

Irailak 9 larunbata

12:00 Irurtzungo buruhandien eta erraldoien kalejira, herritik zehar.

13:00 - 14:00 Trasteando taldearen emanaldia.

16:00 Burunda Txirrindularitza Taldearen Txirrindularitza proba, herritik zehar.

19:00 Etorkizuna dantza taldearen euskal dantza emanaldia, plazan.
Pikoteo poteoa, gaztetxean, gazte asanbladak antolatuta.

20:00 Japoniar bonbak, plazan.
Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa, plazan.

20:00 - 22:00 Eztanda Txaranga, herritik zehar.

20:00 - 23:00 Indarkeria matxisten prebentzioa eta sentsibilizazio gunea, plazan. 

22:00 Zezensuzkoa, herritik zehar.

00:00 - 03:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia, plazan.

03:00 - 05:00 DJ Berix, plazan.

03:00 - 04:00 Happy Hour: txupitoak euro batean, gaztetxean, gazte asanbladak antolatuta.

Irailak 10 igandea

12:00 Haurrendako ekimena: Lpenea Ganadutegia, Txopera.

13:00 Kantuz taldearekin erromeria, herritik zehar.

18:30 - 19:30 Xaiborrekin diskofesta.

20:00 Japoniar bonbak, plazan.
Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa, plazan.

21:30 Zezensuzkoa, herritik zehar.

21:45 Herri afaria, plazan.

20:00 - 00:00 Muxutruk taldearekin dantzaldia, plazan.

02:00 Azken Entzierrikoa, gazte asanbladak antolatuta.

06:00 Festetan eroritakoei omenaldia, gazte asanbladak antolatuta.