Olatzagutia. Urbasako pagadi sorgindua ezagutzeko ibilbide erraza. Erreserbak: Mirua, actividades de naturaleza, info@mirua.com edo 608 560 369 telefonora hots eginez. 10:00etatik 14:00era, natura parkeko informazio gunetik abiatuta.
Irintarrek aurten festei buruzko batzarra egin dute. Herritarrek ospakizunaren datak izan zen batzarrean aztertu zutena. Agorrilaren 29 da San Juan Lepomoztuaren eguna, Irañetan festa eguna. Egun hori kontuan izanik antolatzen dira herriko festak. Hainbat irintarrek kezka zuten batzuetan iraila hasiera hartzen duelako, hala suertatzen den urtetan ikasleengan eta irakasleengan eragina duelako. Irintarrek batzarrean erabaki zuten festak iraileko egunik ez hartzea. Aurten hala izanen da, gaurtik igandera.
Horixe dira lakuntzarrek aurretik dituztenak. Herriko festetarako kaleak eta argiteria berritzeko lanak despedituta, haiek musteko modua izanen da ospakizuna. Udalak herriko hainbat talderekin batera antolatutako festa egitarauak 72 ekitaldi jaso ditu eta 29.955 euroko aurrekontua du.
Gaurtik astelehen iluntzera erroztarrak festetan izanen dira. Festa giroaz gozatu nahi dutenek Errotzetik pasatzeko aukera izanen dute.