Ekainaren 10ean, larunbata, Barandi tabernak antolatutako III. Auto Kontzentrazioa izanen da, Sarasate plazan.
Ekainaren 10ean, larunbata, Irurtzungo KulturenARTEkotasun zikloaren azken ekimena eginen dute: Munduko arrozak.
Ekainaren 10ean, larunbata, Iskiza Sakanaren gimnasia erritmikoko erakustaldia izanen da, Altsasun.
Ekainaren 10ean, larunbata, Shotokan Irurtzun Karate taldearen erakustaldia izanen da, Lakuntzako frontoian.
Ekainaren 10ean, larunbata, Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako dantza ikasle txikien amaierako ikuskizuna izanen da, Iortia kultur gunean.
Ekainaren 10ean, larunbatean, Xabier Leturia eta Iñaki Dieguezen eta Txalaparta Sound Sistem taldearen emanaldia izanen da, Lakuntzan.
Ekainaren 11ra arte 'Pinturaren bidez bizitza gozatzen' margolanen erakusketa izanen da Irurtzunen.
Maiatzaren 24etik ekainaren 25era Itziar Nazabal tailerreko ikasleen lanen erakusketa izanen da, Iortia kultur gunean.
Ekainaren 8an eta 11n, osteguna eta igandea, François Ozon zinemagile frantziarraren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Ekainaren 11n, igandea, jokatuko da Zabalartek antolatutako lasterketa. Bi ibilbide izanen ditu, luzea eta motza, eta martxa ez lehiakorra ere izanen da. Ekainaren 9an, ostirala, lasterketaren harira Sustrai Eraikuntzaren hitzaldia izanen da.
Ekainaren 9tik 11ra, ostiraletik igandera, AHTaren aurkako mugimenduaren 30. urteurrenaren harira erakusketa eginen dute Olaztin.
Ekainaren 10ean, larunbata, ospatuko du Pikuxarrek XX. urteurrena eta ospatzeko Gabezin erromeriaren emanaldia izanen da. Aurretik, ekainaren 9an, ostirala, bertso tailerraren bertso poteoa izanen da.