Lastailan zehar Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak adimen osasunari buruzko argazki lehiaketara aurkeztutako irudiak eta haiek laguntzen dituzten testuak ikusgai izanen dira antolatzailearen egoitzan eta ibarreko hiru osasun etxeetan.
Irailaren 19tik urriaren 9ra biomedikuntzan egindako aurrerapenen eta osasunari buruzko ikerketak dituen erronkei buruzko erakusketa bisita daiteke, Iortia kultur gunean.
Irailaren 28an eta urriaren 1ean eta 2an, osteguna, igandea eta astelehena, Carol Polakoff zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Irailaren 29an, ostirala, Urdiainen, 'Latsariak (Lavanderas)' film dokumentala, performancea eta solasaldia eginen dute, eta urriaren 4an, asteazkena, Hiriberrin, 'Cuidar entre tierras' film dokumentalaren emanaldia izanen da, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.