Ilbeltzaren 7ra arte Sakanako Belenzaleen Jaiotzen erakusketa zabalik egonen da, elkartearen Olatzagutiko egoitzan. Dozena bat dioramek osatzen dute erakusketa.
Abenduaren 7an, 10ean eta 11n, osteguna, igandea eta astelehena, Ken Loach zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Abenduaren 1ean, ostirala, Koldo Arnanz Zufiaurre artista altsasuarrak lantegi zaharretan oinarritutako artelanen erakusketa mustuko du Uharte Arakilgo udaletxean. Erakusketa abenduaren 24ra arte egonen da ikusgai.