Ekainaren 9an, igandea, Donostia eta Orio arteko mendi ibilbidea eginen dute Sakanako Mendizaleak taldeko mendizaleek.
Ekainaren 9an, igandea, Lakuntza-Aralar mendi lasterketa jokatuko da, Zabalarte klubak antolatuta. Ekainaren 6ra arte eman daiteke izena. Nafarroako Kluben Arteko Txapelketa denez, korrikalari onenek izena eman dutela azaldu du Iraitz Berastegi Razkin Zabalarteko kideak
Ekainaren 9an, igandea, abiatuko den 27. Altsasu BTT Zeharkaldiak ibilbide "zoragarria" du Jose Antonio Imaz arduradunaren ustez. Ekainaren 6ra arte eman daiteke izena.
Ekainaren 9an, igandea, Elorzko Abesbatzaren emanaldia izanen da, Arruazuko elizan, 'Gogo bete kantuz' programaren barruan.
Ekainaren 9an, igandea, Etxarri Aranazko Musika Eskolako ikasleen kontzertua eta herriko artisten lanen erakusketa izanen da, plazan.
Ekainaren 9an, igandea, Inma Biurrun poetaren eta Adyta Valdes piano jolearen emanaldia izanen da, Itxasperrin.
Maiatzaren 31tik ekainaren 15era arte tailerreko ikasleen lanak ikusteko aukera izanen da, Iortia kultur gunean.