Urriaren 2tik 4ra, asteazkenetik ostiralera, Palestinarekin Elkartasunak antolatutako Elkartasun Baraualdia eginen dute Altsasun. Urriaren 5ean, larunbata, Bilboko Jesusen Bihotzetik manifestazio nazioanala deitu dute (12:00etan), eta Sakanatik autobusa antolatu dute. Urriak 2 asteazkena 09:00 Baraualdiaren hasiera. 17:00 Auto karabana Sakanan barna, Foru plazatik. 19:30 Kazolada, Foru plazatik. 22:30 Dokumentalaren proiekzioa, Foru plazan. Urriak 3 osteguna 9:00 Baraudiko txanda aldaketa.18:00 Hitzaldia: Palestinar herriaren borroka, Samidounen eskutik, Foru plazan. 19:30 Elkarretaratzea, udaletxean. 22:30 Dokumentalaren proiekzioa, Foru plazan. Urriak 4 ostirala 18:00 Akanpadaren hasiera, Foru plazan. Oharra: norberak bere kanpin denda eraman. 19:30 Kontzentrazioa, udaletxean. 20:00 Bertso saioa, Foru plazan. 22:30 Dokumentalaren proiekzioa, Foru plazan. Urriak 5 larunbata Manifestazio nazioanala, Bilbon.
Urriaren 1ean eta 3an, asteartea eta osteguna, Aralarko Guardetxe berriaren inguruko informazio eta sentsibilizazio jardunaldiak eginen dituzte, Guardetxe beraren erainkuntzari buruz konkretuki eta zurezko eraikinei buruz orokorrean, Guardetxearen aparkalekuan, 09:30ean (ostegunekoa konfirmatzeke). Sarrera libre eta doakoa da, baina aurretik izena eman behar da navarra.es webgunean.
Urrian Doris Vicente, Agus Lizarraga eta Luisa Aldaburu margolarien erakusketa kolektiboa ikusgai izanen da Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Urriaren 13ra arte, Yolanda Arnedo dekorazio tailerraren lanak ikusgai egonen dira, Iortia kultur guneko erakusketa gelan.